Foto Casamancen zehar oinez Diola etniaren herrialdea

Casamancen
zehar oinez
Diola etniaren herrialdea

Casamancen
zehar oinez
Diola etniaren herrialdea

Senegalen, hegoaldean, bada eskualde berde-berde bat, arroz-soro ugarirekin, eta lurraren eta itsasoaren arteko orekan bizi den etnia baten bizilekua dena. #Casamance ibaiaren delta: ubideak nonahi, landaretza aberatsa, herrixka ikusgarriak… Oraingo diolen arbaso animistek tokiko edertasuna eta ohiturak ukitu gabe gorde zituzten eta gaur ere eusten dieten arren, gauzak aldatzen hasi dira. #Beste bidaia bat proposatzen dizugu, egiteko erari dagokionez. Zazpi egunez Casamanceko ibaiaren deltako herrixka eta kanalen artean oinez eta nabigatuz. Gur ustez era aproposa da, eta batzuetan bakarra, eskualde honetako txokorik onenak bisitatzeko.

Ibilbidea

Dakarrerainoko hegaldia –Ziguinchor –Seleki –Niomoune –Kati –Carabane uhartea –Boucotte –Djembering –Oussouye –Ziguinchor –Dakar.

Zenbait datu interesgarri

Dakarrerainoko hegaldia. Barruko hegaldia: Dakar-Ziguinchor. Oinezko hainbat ibilbide labur egingo ditugu eskualdeko herrixkak eta txoko interesgarriak bisitatzeko. Piragua bati zango dugu gurekin ibilbide guztian, ekipaia garraiatzeko (oinez egiten dugunean) edota gu garraiatzeko. Dakar eta Ziguinchor hirietan hoteletan egingo dugu lo. Casemanceko ibilbidean, berriz, “campamet” txikietan hartuko dugu ostatu, txikiak baina eroso eta garbiak direnak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Dakarrerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria. Barruko hegaldia: Dakar- Ziguinchor- Dakar. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Turista motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) Dakar eta Ziguinchor hirietan. Piragua pribatua, Casamanceko bidezidorreko eta nabigazioko egunetan. Casamanceko bisitaldian, aterpetxe eta tokian tokiko etxeetan hartuko dugu ostatu (pentsio osoa prezioaren barruan). Kanpatutako gau bat (pentsio osoan). Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). Bidaiako laguntza- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo, monumentu eta parke nazionaletarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril, Bilbo eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.490 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Casamancen zehar oinez
Diola etniaren herrialdea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT