Berez dituen neurri erraldoiengatik auzoko guztiak erdi ezkutuan uzten ditu eta, horregatik ere, sarri herrialde moduan baino gehiago “kontinente”tzat hartu izan da Australia. Milaka urtez erdi bakartuta egon izanak izaera bitxia eman dio europarrak iritsi aurretik mapetan Terra Australis Ignota izenarekin azaltzen zen herrialde zoragarri honi: landaretza eta fauna bereziak dauzka, aparteko edertasuneko natur ingurunea… Duela ia bi mende preso eta militarren lurraldea bazen ere, gaur egun modernitatea eta naturaren edertasuna uztartzen dituen lurralde zoragarria bilakatu da.
Adelaidatik Melbournera kostaldeko eta mendiko paisaia zoragarriak gozatuko ditugu, tokian tokiko fauna aberatsarekin, historian atzera eramango gaituzten mendi zoragarriekin eta gure planetako kulturarik zaharrenetakoa den eta ondoen egokitu denak utzitako ondarea ezagutzeko aukerarekin: Australiako aborigenak.
Bere aldetik, Tasmania Australiaren beraren barruko beste mundu bat da, guztiz bestelakoa. Azken glaziaziotik kontinentetik bereizia eta bakartua, denboran aspaldi geratutako Jurasikokoak diruditen fauna eta landaretza dauzka.
Kolonoek sortutako bigarren kokalekua da eta babestutako gune ugari dauzka, haietako asko Gizateriaren Ondare izendatuak. Australiaren barruko “Estatu naturala” izena ere ezarri izan zaio. Ibai gorrixkak, hondartza basatiak, izotzek landutako mendiak eta baso hezeak… bidezidor ugariren artean naturaz eta paisaien edertasunaz gozatzeko aparteko aukera.
Baina naturaz gain, herrialdeko hiru hirigune nagusiak ezagutu ahal izango ditugu: Adelaida, Melbourne, bere Great Ocean Road kostaldeko errepide ospetsuarekin, eta Sydney.
• Adelaide, Australiako hegoaldeko hiriburua • Coorong P.N.ko hareazko hesi erraldoia • Begirada bat Naraacorte haitzuloetako P.N.ko naturaren iraganari • Grampians P.N.ko basoak, ur–jauziak eta harkaitzak • Victoriako kostalde ikusgarria, Great Ocean Road errepidean zehar • Cape Otway P.N. • Melbourne, Australiako San Francisco • • Hobart, kolonoen bigarren kokagunea • Tasman penintsulako geologia eta historia • Field Mendiko P.N.ko ur–jauzi zoragarriak eta eukalipto erraldoiak • Maria uhartea, garai batean presondegia izandako uharte ukitu gabea • Freicynet P.N.ko jatorrizko ur gardenak eta granito gorriak • Mole Creek P.N.ko sistema karstikoak • Cradle Mendiko P.N.ko alpetar paisaiak, izotz zaharren edertasunarekin • Tarkine, kontinenteko bigarren oihan heze epela, planetako bigarrena • Urrutiko paisaietara garamatzan Western Explorer Highway errepidean zehar, ipar–mendebaldetik • Denboran gelditu, ez atzera, ez aurrera, oihanaz gozatzen, Pieman ibaiaren ur islatzaileen ondoan • Garai bateko Franklin–Gordon Wild Rivers–en zehar nabigatzen, Estatuko ibai–arroarik handiena • Lake St. Clair P.N. • Sydney, Australiako hiririk populatuena eta txundigarriena.
Adelaidarainoko hegaldia – Coorong P.N. – Naacorte haitzuloa – Grampians P.N. – Port Campbell – Twelve Apostles – Cape Otway P.N. – Great Ocean Road – Melbourne – Hobart– Tasman penintsula – Mount Field P.N.– Maria Island P.N. – Freycinet P.N. – Maraakopa haitzuloa – Cradle Mountain P.N. – Tarkine – Stanley – Strahan – Gordon River – Lake St. Clair P.N. – Hobart – Sydney.
Iristeko hegaldia Adelaida hiriraino eta itzulera Sydneytik. Barruko bi hegaldi: Melbourne–Hobart (Tasmania) eta Hobart–Sydney. Lur gaineko ibilbiderako, furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Lo–eta, turista–mailako motel eta ostatuetan.
Bidaia honek bi zati ezberdin ditu. Lehenengo, Adelaide eta Melbourne artean dauden parke nazional interesgarrienak eta bi hiri horiek bisitatuko ditugu. Ondoren, hegazkina hartu eta Tasmania uhartera joango gara, uharte horretako parke nazional ugarietako batzuk eta natur gune nagusiak bisitatzeko. Bidaia amaitu aurretik, Sydney hiri kosmopolita ezagutuko dugu. Bidaia honetan natura izango da protagonista nagusia, naturaren edertasunaz bete–betean gozatzea. Horretarako, ezinbestekoa izango da oinez egitea, bisitatuko ditugun parkeetako tokirik interesgarrienetaraino iritsi ahal izateko. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Adelaidara, itzulera Sydneytik.
- Barruko 2 hegaldi: Melbourne–Hobart eta Hobart–Sydney.
- Australian sartzeko bisatuaren tramitazioa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Ibilbide osoan, minibus pribatuko garraioa.
- Maria uhartera iristeko ferrya.
- Turista–motako hotel edo moteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) ibilbide osoan, fitxa teknikoan
zehazten den moduan.* (ikusi oharra ostatu atalean).
- Ibilbidean zehaztutako parke nazionaletarako sarrerak.
- Gordon ibaian zeharreko bidaia.
- Naraakorte eta Maraakopako haitzuloetarako sarrera eta bisita.
- Port Arthur presondegirako sarrera eta bisita.
- Bidaia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Kultu zentro, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 23 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: urr. 1.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 5.850 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.