Foto Sudango iparraldea Niloko herriak eta Itsaso Gorria

Sudango iparraldea
Niloko herriak
eta Itsaso Gorria

Sudango iparraldea
Niloko herriak
eta Itsaso Gorria

Sudan, Afrikako herrialdeen artean zabalenetakoa izango da, Kantzer Tropikoaren eta Ekuadorren artean kokatua, Nasser lakutik Turkana lakuraino hedatzen da. Zabalera horretan hainbat errealitate, hizkuntza, kultura eta erlijio bizi dira elkarrekin. Hainbat bizimodu, aldi berean eta herrialde berean. Azken urteotan iparralde lehorra bisitatu izan badugu, orain beste pauso bat eman nahi izan dugu: eskualde hori Sudango Itsas Gorriaren inguruko lur hain ez ezagunekin tartekatzea. Iparraldean, antzina Nubia erresuma izan zenaren lurretan, Niloren ertzeko herrixka atseginak daude, baita gure artean hain ezagunak ez diren arkeologi gune interesgarriak ere. Itsaso Gorriaren ondoan Port Sudan ezagutuko dugu eta behin sekulako garrantzia izan zuen Suakin portuaren aztarnak, koralez eraikia eta inguruko merkataritzako gune nagusia izandakoa. Ibilbide honetan herrialde zabal honen aniztasuna gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Oharra: Egun asko behar izaten dira Sudango bisatua lortzeko, ez utzi, beraz, bidaia honetarako izena emateko erabakia azken egunerako.

Interesguneak

• Nilo, biziaren ibaia • Ondurman eta bertako azoka nagusia • Kale estuak, azokak, koloreak: Khartoum, Afrikako atea • Jebel Barkal: piramideak, tenpluak eta hilobiak Nilo ibaiaren ertzean • Old Dongola eta hilerri zaharra • Meroeko piramideak, Kusheko faraoi beltzen mausoleoak • Nubia erresuma, hirugarren ur-jauziaren ondoan • Kerman, Niloren ertzean • Mussarawat eta Naga: Sudango aberastasun arkeologikoaren beste gune batzuk • Kassala eta mendiko harkaitzeko mendiak • Port Sudan • Suakin, iraganaren distira.

Ibilbidea

Khartoumerainoko hegaldia–Naga–Meroe –Atbara –Bayudako basamortua–Karima–Jebel Barkal–Old Dongola–Kerma–Tombos–Hirugarren ur-jauzia –Dongola –Khartoum–Kassala–Port Sudan-Suakin-Khartoum.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau gogorra da. Udako tenperatura beroek bidaia hau urritik aurrera egitera behartzen gaituzte. Iparraldeko ibilbide osoa lur mota guztietarako ibilgailuetan egingo dugu eta Khartoum-Port Sudan tartea autobus txiki batean. Iparraldeko ibilbideak iraun bitartean kanpatuta egingo dugu lo (pentsio osoa prezioaren barruan) eta Khartoum, Port Sudan eta Kassalan, hoteletan. Bidaia gogorra, gau asko kanpatuta lo egin behar izango ditugu eta urria izan arren tenperaturak egunez altuak izan ohi dira. Aldi berean kontraste handiko ibilbidea izango da, Sahara eta Itsaso Gorria muturretan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Khartumerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Sudanen sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan. Khartum eta Port Sudanen, turista- mailako hotela lo egitea eta gosaria. Kassalan, oinarrizko hotela (lo egitea eta gosaria). 9 gau kanpatuta (pentsio osoa). Kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak barne (lozakua izan ezik). Ibilbidean bisitatuko diren arkeologi guneetarako sarrerak. Arkeologi guneetarako baimenak. Bidaia- baimenak. Bidaia- asegurua. Sudango gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Ibilbidean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak eta joan- etorriak. Bideoa erabiltzeko baimenak. Aireportuko tasak (20 € inguru). Aire- tasak. Eskupekoak eta bestelako gastu pertsonalak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 2an./aza. 6an.

Prezioa : 2.750 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sudango iparraldea
Niloko herriak eta Itsaso Gorria
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT