Armenia eta Georgia
Kaukaso ezkutua
Eskualde hau ongi ezagutzen dutenek diotenez, bertan bizi direnen eztabaida nagusietako bat Europakoak edo Asiakoak ote diren omen da. Erantzuna ez da erraza, historian alde bateko nahiz besteko argudioak aurki ditzakegu eta. Argi dagoena da biak oso zaharrak direla, historia luzea dutela, oraindik ere “antzinako mundua” deitu izan den horren aztarna ugari dituztela eta bisitatzeko erakargarritasun handiak.
Araks edo Araxes haranean duela 10.000 urte inguruko bizimodu sedentarioaren aztarnak aurkitu dira. Armenia eta Georgia zibilizazio askoren pasabidea izan dira historian zehar, bi munduren arteko zubiarena egitea egokitu zaiela dirudi, baita gaur egun ere. Armenia kristautasuna erlijio ofizialtzat hartu zuen lehendabiziko estatua izan zen (314. urtean) eta hortik gutxira gaur egun Georgia izena duen estatuak gauza bera egin zuen. Ondorioz bi herrialdeek kultur ondare aberatsa dute, ondo kontserbatuta dagoena, eta zati handi bat UNESCOren katalogoaren barruan dago, Horrez gain, mendietako paisaiak ikusgarriak dira.
• Tbilisi, mila urtetik gorako historia duen hiria • David Gareja eta bertako freskoak • Kajeti eskualdea, ospe handiko ardo baten jaioterria • Msjeta eta Georgiako katedralik garrantzizkoena • Yerevan, sobietar eta armeniar arkitekturen uztartzea • Etxmiadzin, antzina zentro espiritual handia izandakoa • Geghard, XIII. mendeko monasterioa, gizateriaren ondarea • Haghpat eta Sanahin, monasterio zaharrak, hauek ere gizateriaren ondarea izendatuak
Tbilisirainoko hegaldia (joan-etorria). Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Bi hiriburuetan ongi kokatutako hoteletan hartuko dugu ostatu. Yerevan eta Tbilisi hiriburuetan izan ezik, horietan ez baitago hotel-azpiegiturarik. Batzuetan hotel xumeetan egin beharko dugu lo eta behin baino gehiagotan hiriburuetara itzuli beharko gara. Banoako gidaria.