Foto Aljeriako hegoaldea Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

Aljeriako hegoaldea
Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

Aljeriako hegoaldea
Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

Tadrart aldea gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCO erakundeak. Inguru horietako haitz eta kobazuloetan dauden pinturak kontuan hartuta, museo ireki zabal baten itxura du eskualde horrek. Baina kultur ondareaz gain, paisaien edertasuna gehitu behar zaio inguruari, eta oso bisitari gutxi dituen eskualdea izanik, Tadrart eskualdea Saharako altxorrik ezkutuenetarikoa dela esan dezakegu. Bailara ugari elkarlotzen dituen ibilbide zirkularra egingo dugu, Djanet herrian hasi eta amaituko dena. Egun batzuetan tartekatu egingo ditugu ibilgailuak erabiliz egindako ibilbide laburrak eta oinezko ibilbide atseginak, Saharako eskualde zoragarri honetako zokorik ikusgarrienak bisitatu eta gertutik ezagutzeko. Frantziako Historie & Patrimoine aldizkariaren ustez munduko parajerik ederrena da basamortuaren zati hau.

Oharra: Aljerian sartzeko bisatua denboraz tramitatu behar da: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.

Interesguneak

• El Berij izeneko arroila handia • Moulunagako duna • Tamezguida eskualdeko grabatu bitxiak • Intehak-eko arku handia • Tin Merzougako duna handia • Ouanagan-go Zirkuko harea gorriko haitzuloak • Tin Taborak eskualde ezkutua • Erg d’Admer handia

Ibilbidea

Djaneterainoko hegaldia –Oued El Berij –Moulunaga –Tamezguida –Tajant –Ouanzauatin –In Tehak –Tin Merzouga –Tin Taborak –Tasset –Oued In Jeram –Tissi Tika –Erg d’Admer –Djanet.

Zenbait datu interesgarri

Djaneterainoko hegaldia. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu ibilbide osoan. Basamortuko zeharkaldian zehar, kanpalekuetako pentsio osoa. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Djaneterainoko hegaldia, joan- etorria
    - Aljerian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoko garraioa, 4x4 motako ibilgailuetan (gidariekin). Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez.
    - Basamortuko kanpalekuetako 8 gau: pentsio osoa.
    - Argel hirian, turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria)
    - Potzuko edateko ura, basamortuko zeharkaldian. (begiratu  baldintza orriko oharra).
    - Tassili- N- Ajjer- eko P.N.ko sarrera.
    - Kanpatzeko gai guztiak: dendak, sukaldea, koltxonetak... (lozakua izan ezik).
    - Basamortuko zeharkaldirako sukaldea eta sukaldaria. 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.670 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Aljeriako hegoaldea
Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT