Omandar nabigatzaileek X. mende inguruan jada "Ilargiaren Uharteak" izena erabiltzen zuten Indiako Ozeanoko urrutiko bazter honetako uharte hauek izendatzeko.
Mendetan zehar arabiar eta indiar merkatariek, Persiako sultanek, malaysiar nabigatzaileek, Madagaskar eta Portugaleko piratek edota Afrikako esklaboek beren ukitua eman diote Mozambikeko kanalean, Madagaskarreko iparraldetik gertu dagoen sumendi jatorriko artxipelago txiki honi. Inguruko Seychelleak eta Maurizio uharteetako luxuzko turismoak nolabait ezkutatu egin ditu Komore uharteak, erdi ahantzitako paradisu horretan. Egun Komoreen Batasuneko Estatua osatzen dute uharteok.
Eta horixe dirudite, denboraren tunelean geldirik geratutako artxipelagoa. Artxipelago biztanleak arabiar eta swahili jatorrikoak dira, oso atseginak, turismoak ustiatu gabeko eremu natural zoragarrian.
Uharte hauek sorpresa ugari gordetzen dituzte: Moheli uharte txikiko itsas erreserba, eta bertako basoetako Livingstone motako saguzarrak, uharteko saguzar erraldoi endemikoak; Anjouan uharte menditsuko paradisu itxurako hondartzak eta plantazioak; Karthala sumendia, planetan bizirik dauden artean handienetakoa; eta dena Afrika kontinentaleko giroko herrixka eta erritmoen artean.
• Sumendietako laba lehorreko ibaiak eta Komore Handia uharteko harea zuriko hondartzak • Domoni hiriburua, Arabia mitikoaren zaporea eta Volo-Volo azoka ikusgarria • Karthala (2.360 m), biziri dauden sumendien artean, handienetakoa • Grilleko basoa eta sumendi txikiak • Moheliko itsas erreserbako uhartetxo eta hondartzak, dortoka erraldoien errute-tokia • Livingstone saguzarrak eta lemurrak • Banilla-landareen plantazioak Anjouan uharte menditsuan • Domoniko arabiar auzo zaharra.
Moronirainoko hegaldia –Grille gailurra –Dzialandzé lakua –Anjouan uhartea –Dzialandzé lakua –Domoni –Mutsamudu –Moheli uhartea –Itsamia –Niomachouako Itsas Erreserba –Moroni uhartea –Karthala –Moroni.
Artxipelago honek ez dauka turismo-azpiegitura handirik, hortaz, ezustekoei aurre egiteko, garrantzizkoa da bidaiarien jarrera positiboa, irekia eta pazientzia handikoa. Herrialde honen ezaugarriak eta egoera kontuan hartuta, behin baino gehiagotan egin behar izango ditugu aldaketak ibilbidean. Horregatik, hegaldien edo ferryen ordutegietan aldaketarik gertatuz gero, egitarauan azaldutakoak ere aldatu egin beharko dira.
Furgonetak eta mota askotako itsasontziak erabiliko ditugu eta behin baino gehiagotan oinezko txangoak egingo ditugu ingurunea hobeto ezagutzeko.
Ostatua turista motako hoteletan eginen da ibilbide osoan, gau bat izan ezik, oinarrizko bungalowean izango dena.
Ia turismorik ez duten uharteak bisitatuko ditugu, eta haien izaera basatiarekin eta herriekin harreman zuzena eta erreala izateko aukera izango dugu.
- Moronirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria
- Barruko hiru hegaldi: Komore Handia- Moheli, Moheli- Anjouan eta Anjouan- Komore Handia.
- Komore uharteetan sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Uharteen arteko joan- etorriak, autobus txiki edo furgoneta pribatu batean.
- Turista- motako hoteleko egonaldia, Moroni, Mutsamudu, Domoni eta Niomachouan, (11 gau).
- Oinarrizko bungalowean egonaldia Itsamian, (gau bat).
- Gau bat kanpatuta, kanpatzeko material guztiak (lozakua izan ezik), pentsio osoan.
- Pentsio osoa ibilbide guztian, (2. eguneko afaritik 13. eguneko bazkarira).
- Niomachouako itsas erreserbarako sarrera eta baimenak.
- Niomachoua uhartera iristeko txalupa pribatua.
- Dortoka eta saguzarrak ikusteko baimenak eta tokiko gidaria.
- Karthalara igotzeko baimenak eta tokiko gidaria.
- Tokiko gidaria ibilbide osorako.
- Eskupekoak (ikusi oharra baldintza- orrian).
- Bidaia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez diren otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 14 egun
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: maiatzaren 6tik 19ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.370 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.