Foto Saudi Arabia Erresumaren ate irekiak

Saudi Arabia
Erresumaren ate irekiak

Saudi Arabia
Erresumaren ate irekiak

Saudi Arabiak turismoari ateak irekitzea erabaki du. Eta petrolioaren, gameluaren eta beduinoaren topikotik haratago, Saud-en erresumak kontrastez eta kontraesanez betetako herrialde handi batekin harrituko gaitu. Oasi eta basamortu arabiarraren benetako irudiak Madein Saleh-eko antzinako nabateoen hondakinetan edo Diriyah saudi errege-familiaren feudo tradizionalean dauka ispilu (Gizateriaren Ondare biak), eta harkaitz eta hareazko paisaia ikusgarriz osatzen da, hala nola Disah eta Hisma wadiak, Maghaer Shuaib-eko nabateoen beste aztarnak edota Al Ahsa izeneko munduko oasirik handienaren altxor naturalak.

Paisaiaren kontrapuntua Duba eta Yanbuko mendebaldeko kostaldean aurkituko dugu, eta, batez ere, herrialdearen hegoaldeko mendi garaietan eta harrizko herrietan, non lore gizon-emakume bitxien tribuak bizi diren. Eta Riad erresuma baten bihotza balitz bezala eraikitzen bada, islamaren sorlekua dena, etorkizunari eta modernitateari urrats herabeak ematen dizkiona bere moral puritanoaren esku-balaztarekin, Yeda edo Damman kostaldeko hiriek bere baitan itxitako erresumaren hegal irekiak eta brisa freskoagoa irudikatzen dute, azkenean bidaia ahalbidetzen duena.

Interesguneak

• Riad, eraikin modernoak eta iraganeko gotorlekuak • Diriyah-ko jauregiak, Saud errege familiaren antzinako feudoa eta Gizateriaren Ondarea • Edge of the World edo Azken izkina, munduaren amaiera gure oinetan • Jubbako petroglifoak, Gizateriaren Ondarea • Al-Ula, aire libreko museoa intsentsuaren ibilbidean • Madein Saleh-eko nabateoen hondakinak, Giza Ondarea, eta baita Maghaer Shuaib-ekoak ere • Wadi Disha ederra • Hegra eta wadi Hismako paisaia harritsu eta hareatsuak • Duba, Umluj eta Yanbú, Arabiako "Malvinak" itsaso Gorrian • Yeda historikoa, Medina eta Meka debekatuetara sarbidea • Al Balad auzo historikoa eta VII. mendeko etxeak koralina-arrokez eraikiak • Taif eta Al Shafako mendiak •  Al Wahbah kraterra  • Al Bahah eta Dhee Ayn, harrizko herriak • Abha eta Asir mendiak • Rijal Alma fotogenikoa, Unescoren ondarerako hautagaia • Lore-gizonak • Lajab wadiko arroila • Al Ahsako oasia, munduko handiena eta Giza Ondarea • Al Qarako muino harrigarriak • Dammam, etorkizuneko museoa eta zubia.

Ibilbidea

Riaderainoko hegaldia –Hail –Al-Ula –Madein Saleh –Tabuk –Mahgeir  –Duba –Yanbu –Yeda –Taif –Al Baha –Abha –Oasis Al Ahsa –Dammam.

Zenbait datu interesgarri

Natura eta historia bidaia munduko herrialderik hermetikoenetako batean barrena. Atzerritarren eragin falta horrek jokaera eta janzkera-arauak gordetzera behartzen du, nahiz eta duela urte gutxi bezain zurrunak ez izan. Ibilbidearen zatirik handiena lur orotako ibilgailuetan egingo dugu, Riad eta Dammam hirietako autobus-garraioarekin eta Riad-Hail eta Abha-Dammam barruko bi hegaldirekin bateratuz. Eta turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, bainu pribatuarekin eta gosariarekin. Azaroan bisitatuko dugu herrialdea, Saudi Arabia bisitatzeko hilabeterik onenetakoa, tenperatura atseginekin egunean zehar, hotzak gauetan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Riaderainoko hegaldia eta Dammametik itzulera.
    - Saudi Arabiara sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Turista- mailako hoteletan lo egingo dugu, birentzako geletan eta  bainugela pribatuarekin (gosaria barne).
    - Hail- Duba eta Yeda- Abha hirien arteko ibilbiderako lur orotako ibilgailuetako garraioa.
    - Duba eta Yeda eta Damman eta Al Ahsa hirien arteko autobus txiki pribatuko garraioa.
    - Egun osoko txangoa Riadetik abiatuta Diriyah hiri zaharra eta Edge of The World lekua bisitatzeko.
    - Bidaiaren 4., 5., 6., 7.,8. eta 9. egunetako hamaiketakoak barne.
    - Madein Saleh- eko gune arkeologikoa bisitatzeko sarrerak. 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Aire- tasak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren museoak, monumentuak eta gune naturaletako sarrerak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 18 egun

Taldea: 8 eta 15 pertsona bitbitartekoa + gidaria

Egunak: aza. 4an.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 4.890 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Saudi Arabia
Erresumaren ate irekiak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT