Foto Txina Erdiko Erresumaren sustraietan

Txina
Erdiko Erresumaren sustraietan

Txina
Erdiko Erresumaren sustraietan

Txina, agian bizirik dirauen munduko zibilizaziorik zaharrena. Txinako kultura aberats eta anitzak eragina izan du inguruko herrialdeetako jakituriaren ia alor guztietan: mitologian, musikan, arkitekturan, pinturan, filosofian, metalurgian... Filosofiaren bi ildo nagusiren sorlekua (konfuzianismoa eta taoismoa), Txinako kulturak bere gain hartu zuen budismoa eta islamarekin ere harremana izan du. Pentsaera horien guztien berezko irakurketa, originala, egin du. #Bidaiariak arkitektura, arte eta paisaien aldetiko aberastasun handia aurki dezake begirune handiz eraberritutako Zhongguon (txineraz Erdialdeko Erresuma edo Herrialdea adierazteko hitza), kultura baten sustraietara, Asiako kontinentearen errealitatea ulertzeko ezinbestekoa, hurbiltzeko aukera ematen diguna. #Harkaitzetan landutako eta hainbat estilo eta eskolaren pintura eta apainduez hornitutako haitzulo eta pagoden arteko ibilbidea egingo dugu. Filosofiaren ikur bilakatutako paisaien artean eta iraganeko lainoen artean geratuta diruditen etxe, kale eta azokak biltzen dituzten harresitutako hirien artean. Film ospetsuetan agertu izan diren natur paisaiak eta etxe erraldoiak. Eta mendietako paisaia ederren erdian dauden tenplu eta monasterio zaharrak, “Gizateriaren Ondare” izendapena izanik arren, guretzat guztiz ezezagunak. #Pekin eta Xangai arteko ibilbidea, Txinak egun bizi duen tradizioaren eta modernitatearen arteko bidegurutzearen erakusgarri.

Interesguneak

• 50etik gora monasterio eta tenplu Txinako budismoaren jakituriaren mendian, Manjushri jakintsuaren bizilekuan, Wutai Shan mendi sakratuan, bost goilautadako mendian • Txina zaharraren izpiritua, Pingyaoko kaleetan • hamaika dinastian zehar inperioko hiriburua izan zen Xiango terrakotazko armada • Anhui hegoaldeko herrixketako arkitektura tradizionala, Tigrea eta Dragoia filma filmatu zen tokia • Yungangeko haitzuloak: Touba etnia turkesak landutakoak, Txina osoko eskultura budisten bildumarik zaharrena • Yangtse ibaiaren deltako kanalak, lorategiak, etxe tradizionalak, museoak eta tenpluak: Huangzhou, Tongli, Suzhou... • Mendi Horietako Huangshango granitozko gailurrak, • Xangai.

Ibilbidea

Pekinerainoko hegaldia –Datong –Wutaishan –Taiyuan –Pingyao –Xian –Hangzhou –Tunxi –Huangshan –Suzhou –Tongli–Xangai.

Zenbait datu interesgarri

Proposamen honetan Gizateriaren Ondare izendatutako Txinako toki interesgarrietako batzuk ibilbide bakarrean bildu nahi izan ditugu. Txina ezagutzen ez dutenei han kulturara hurbiltzeko aukera ematen diena. Eta, aldi berean, Txinako errealitate konplexu, anitz eta batzuetan ulertzeko hain zaila denarekiko nolabaiteko ezagutza dutenei ohiko ibilbideetatik kanpoko beste toki interesgarri batzuk eskainiko dizkiena. Bidaia erosoa, lo egiteko tokien erosotasunmaila egokikoa eta garraiobide ugari erabiliko dituena: trena, barruko hegaldiak, autobusa... Oinezko ibilbideak egiteko aukera. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera eta itzulera Xangaitik. Barruko hegaldia: Xian- Hangzhou. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu, tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak. Taldearentzako autobus pribatu txikia (airea girotzeko teknologiarekin) ibilbide osoan. Trena: Beijing- Datong. Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan. Txalupako garraioa Yangtseko deltako kanaletako ibilbidean. Wutaishan, Huangshan eta Tongli multzoetarako sarrerak. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Museo eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 4an/ira. 1ean.

Prezioa : 2.725 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina
Erdiko Erresumaren sustraietan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT