Canal WhatsApp Banoa
Foto Aljeria Orandik Ghardaiara,  Mendebaldeko Erg Handian zehar.

Aljeria
Orandik Ghardaiara,
Mendebaldeko Erg Handian
zehar.

Aljeria
Orandik Ghardaiara,
Mendebaldeko Erg Handian
zehar.

Aljeriako erdialde eta mendebaldeak kontraste sakonez beteriko herrialde bat deskubritzera gonbidatzen gaitu, non Mediterraneoaren ondareak apurka-apurka Sahararen handitasunarekin bat egiten duen. Gure ibilbidea iparralde historikoan hasiko dugu, Oran dinamikoarekin eta “Magrebeko perla” izenaz ezagutzen den Tlemcen hiri andalusiarrarekin.

Handik ,estepa-lautada latzak zeharkatuz, Mendebaldeko Erg Handiaren oasietan barneratuko gara. Denboraren iraganari desafio egiten dieten adobezko ksour-ak, palmondo-sail oparoak eta Gourara bailarako foggarak –milaka urteko erregadio sistemak– izango dira basamortuaren bihotzerantz egingo dugun ibilbidearen mugarriak.

Bidaiaren amaiera gisa, Ghardaïa-tik M'zab Haraneko pentapolisera sartuko gara, mozabiten antzinako kultura deskubritzeko, mendeen joanari aurre eginez, bere izaera harrigarria eta bizimodu paregabea mantentzen jakin duen komunitatea.

Bidaia amaitzeko, iparraldera itzuliko gara eta etxerako bidea hartu aurretik, Aljer-eko Casbah, hiri zuri liluragarria ezagutzeko aukera izango dugu.

Interesguneak

• Oran eta haren ondare mediterraneoa • Tlemcen eta El Mechouar jauregia • Tiout-eko labar-grabatuak • Taghit-eko ksar-a eta duna handiak • Beni Abbes-eko Oasi Zuria • Timimoun-eko arkitektura sudandarra • Gourara-ko milaka urteko foggarak • El Golea-ko oasia eta ondarea • Ghardaïa-ko pentapolisa eta bere merkatu tradizionala • Beni Isghen, mozabita komunitatearen muin espirituala • Aljer-eko Casbah.

Ibilbidea

Aljererainoko hegaldia – Oran – Tlemcen – Aïn Sefra – Taghit – Beni Abbes – Timimoun – El Golea – Ghardaia – Aljer.

Zenbait datu interesgarri

Aljerera hegaldia. Aire girotua duen autobusa ibilbide osorako. Timimoungo ksour-etan zehar ibilbidea 4x4 autoetan. Turista-mailako hoteletan ostatua. 4 egun pentsio erdian. Ghardaia–Aljer barne-hegaldia. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Aljererainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barne hegaldia: Ghardaia–Aljer.
    - Aljerian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Minibus pribatua ibilbide osorako.
    - 4x4 moduko ibilgailuak Timimoungo ksour- etako bisitetarako.
    - Turista- mailako hoteletan ostatua, gosariak barne.
    - Erdi- pentsioan ostatua Timimoun eta Ghardaian, (4 egun).
    - Bidaia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, Parke Nazional, arkeologia- gune eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

     

Iraupena : 15 egun.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: apirilaren 3tik 17ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.530 € + aire tasak*.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Aljeria
Orandik Ghardaiara, Mendebaldeko Erg Handian zehar.
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT