Alaska: naturaren edertasuna bete-betean, naturarik basatienaren irudia.Mendikateak, basoak, gailurrak, glaziarrak, ibaiak, lakuak, tundra, taiga eta bizitza basatia, beren gordintasunean, indar osozAlaskan zehar egiteko garen ibilbideari Anchorage herrian emango diogu hasiera. Hortik Alaskako barrualderantz abiatuko gara: zelaiak eta Alaskako mendikateko gailurrak (Talkeetna mendiak, Denaliko Parke Nazionala eta MacKinley mendia izango dira, besteak beste, bidaiaren lehen zatiko gune nagusiak). Ondoren barrualdera: Chenako P.N., Delta Juction eta Denali Highway aldera. Wrangell Sant Elias Parke Nazionala eta Prince Williams golkoaren inguruak izango dira gure bidaiaren hurrengo helmugak. Eta azkenik, Kenei penintsula eta Kachemakeko badia bisitatu nahi ditugu, itsasoaren edertasunaz eta paisaia erakargarriez gozatzeko.
Oharra: Bilboko et Bartzelonatik irteera aurreko egunean izango da
Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 4an.
Prezioa : 4.380 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.