Mauritanian zehar oinez ibili? Erokeria irudituko luke, baina benetan abentura polita da, isiltasuna nagusi den basamortuaren zati txiki batean murgiltze erabatekoa, non dunak kolorez aldatzen diren goizero eta gure karabanaren erritmo lasaiak bakarrik markatzen duen jarraibidea. Banoan beti pentsatu izan dugu basamortuan ibiltzea eta bere izarren azpian lo egitea introspekzio ariketa zoragarria dela, isiluneak entzuteko eta lurrarekin kontaktua izateko ariketa.
Nouakchoterainoko hegaldia –Chingueti –Neyanya –Makleg Ehassi –Lagueila –Erg Maghali –Dim Marleigh Ould Deta –Tin Wabert –Zargako ordokia –Meheineth oasia –Ichive –Terjit –Nouakchot.
Chinguetitik irtenda, 6 egunetan zehar gure gamelu-karabanak aurrera egingo du duna-korridoreen artean, kanpamentuz kanpamentu, paisaia harrigarriak zeharkatuz, palmondo berdeak, urre koloreko dunak, haizeak zizelkatutako eta eguzkiak belztutako labarrak, azkenean gure helburura iristeko, Terjit, paradisu txiki bat, non denbora gelditu egin dela dirudien.
- Nuakchoterainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Mauritaniara sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Nuakchotetik Chinguettira eta trekinaren bukaeratik Nuakchoterainoko garraio pribatua.
- Ekipaia amankomuna zein indibiduala garraiatzeko gameluak trekinaren osoan zehar.
- Basamortuan kanpatutako 6 gauak, pentsio osoan.
- Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
- Oinarrizko ostatuan gau bat Chinguettin, gosaria barne.
- Turista- mailako hoteleko gau bateko egonaldia Nuakchotten, gosaria barne.
- Sukaldea, eta kanpatzeko material guztia (lo- zakua izan ezik).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bertako gidaria trekinaren osoan zehar.
- Banoako gidaria.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztugabeko otorduak.
- Museo, parke nazional, arkeologia guneak eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 6
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria
Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.890 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.