Mauritanian zehar oinez ibili? Erokeria irudituko luke, baina benetan abentura polita da, isiltasuna nagusi den basamortuaren zati txiki batean murgiltze erabatekoa, non dunak kolorez aldatzen diren goizero eta gure karabanaren erritmo lasaiak bakarrik markatzen duen jarraibidea. Banoan beti pentsatu izan dugu basamortuan ibiltzea eta bere izarren azpian lo egitea introspekzio ariketa zoragarria dela, isiluneak entzuteko eta lurrarekin kontaktua izateko ariketa.
Nouakchoterainoko hegaldia –Chingueti –Neyanya –Makleg Ehassi –Lagueila –Erg Maghali –Dim Marleigh Ould Deta –Tin Wabert –Zargako ordokia –Meheineth oasia –Ichive –Tergit –Nouakchot.
Chinguetitik irtenda, 5 egunetan zehar gure gamelu-karabanak aurrera egingo du duna-korridoreen artean, kanpamentuz kanpamentu, paisaia harrigarriak zeharkatuz, palmondo berdeak, urre koloreko dunak, haizeak zizelkatutako eta eguzkiak belztutako labarrak, azkenean gure helburura iristeko, Tergit, paradisu txiki bat, non denbora gelditu egin dela dirudien.
- Nuakchoterainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Mauritaniara sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Nuakchotetik Chinquettira eta trekinaren bukaeratik Nuakchoterainoko garraio pribatua.
- Ekipaia amankomuna zein indibiduala garraiatzeko gameluak trekin osoan zehar.
- Basamortuan kanpatutako 5 gauak, pentsio osoan.
- Oinarrizko ostatuan gau bat Chingettin, gosaria barne.
- Turista- mailako hoteleko gau bateko egonaldia Nuakchotten, gosaria barne.
- Sukaldea, eta kanpatzeko material guztia (lo- zakua izan ezik).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bertako gidaria trekin osoan zehar.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztugabeko otorduak.
- Museo, parke nazional, arkeologia guneak eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 9 egun
Trekk-egunak: 5
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: azaroaren 30etik abenduaren 8ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.840 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.