Canal WhatsApp Banoa
Asia (e)rako bidaiak / Vietnam (e)rako bidaiak 2027ko Denboralditik Kanpo
Foto Herensugearen bidezidorretan barrena. [Vietnamgo iparraldea]

Herensugearen bidezidorretan barrena.
[Vietnamgo iparraldea]

Herensugearen bidezidorretan barrena.
[Vietnamgo iparraldea]

Badago herrialdearen erakarpuntu turistiko nagusietatik urrundutako Vietnam ezkutua. Oihan trinkoaz ipar sakona, bertikaltasunari erronka botatzen dioten tontor karstikoekin eta denbora uztaroen eta ibaien erritmora egokitzen diren herrixkekin.

Vietnamgo iparraldean herrialdeko eta 
Asiako hego-ekialdeko paisaiarik ikusgarrienetarikoak eta kulturalki askotarikoak daude.  Bere bidexketatik eta herrixketan barrena ibiltzea da Txinarekin muga egiten duen eskualde hau xehetasunez ezagutzeko modurik naturalena eta atseginena.

Bidaia honetan zehar bederatzi egunez haien artean ondo berezitako hiru naturagune artean ibiliko gara, eskualde honetako aniztasun biologiko eta kultural harrigarria erakusten dutenak.

Hanoitik Ha Giang mendietara joango gara, Vietnamgo iparralderago dagoen eskualdera sartzeko atea, mundua tontor karstikoen segida amaigabean amaitzen dela dirudien lekura. Handik, Cao Bangera abiatuko gara, paisaia haran zabalago eta bihozberagoetan zabaltzen den tokian, banbuzko basoekin eta Nung etniako herri txikietako landazabalekin, bakoitzak bere ogibide tradizionalekin. Bertako herrixketan ibiltzea presatik urrun dagoen landa-ekonomiara begiratzea da.

Gure ibilbidea amaitzeko, Ba Be Parke Nazionala deskubrituko dugu. Vietnamgo aintzira natural handiena dago bertan. Leku baketsu honetako ur bareetan arrantzan aritzen diren eta haran estuetan landatzen duten komunitateak bizi dira.

Interesguneak

• Laku arteko hiri zoragarri bat: Hanoi • Ha Giang-eko mendietako herrixkak, azokak eta paisaiak, Hmong, Tay eta Nung etnien bizileku • Dong Van-eko eta Cao Bang-eko goi-lautadako Unescoren Geoparkeetan ibiltzea • Ma Pi Leng-eko pasabideko haitzarte sakonak • Ban Gioceko Parke Nazionala, bertako aintziran nabigatu eta uretako ekosistemen aberastasuna ezagutu • Tham Pay haitzuloa eta haren lurpeko ibai-sistema.

Ibilbidea

Hanoirainoko hegaldia – Ha Giang – Lung Vai – Khuoi My – Quang Ba – Nam Dam – Dong Van – Ma Pi Leng – Meo Vac – Cao Bang – Quang Uyen – Ban Gioc – Ba Be – Hanoi.

Zenbait datu interesgarri

Hanoirainoko hegaldia, autobus txiki pribatua ibilbide osoan zehar. Desnibel handirik gabeko ibilaldiak burutuko ditugu, paisaiak zein herrixka ezberdinak ezagutu ahal izateko. Hiru egunetan 6 bat ordu egunero ibiliko gara eta, gainontzeko egunetan (beste sei guztira) lau bat ordu. Zamarik gabe ibiliko gara, bakarrik eguneko urarekin eta etapa bakoitzeko ezinbesteko gauzak pertsonalekin. Ba be lakuan txalupa motordun bat erabiliko dugu, sapaiarekin eta hondo lauarekin. Gau guztietan aterpetxetan edota hoteletan lo egingo dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Nazioarteko hegaldia Hanoira.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Autobus edo autobus txikiko garraio pribatua, aire girotuarekin, ibilbide osoan zehar.
    - Ba Be lakuko nabigazioa txalupa motordun batean.
    - Hanoi, Dong Bang, Cao Bang eta Ba Ben turista–mailako hoteletan, birentzako geletan eta bainugela pribatuarekin, gosaria barne (8 gau).
    - Ha Giang, Meo Vac, Ban Gioc  eta Quan Ban–en nekazal aterpetxe xumeetan, birentzako logeletan eta bainugela pribatuarekin, gosaria barne (4 gau).
    - Bidaiaren 3. egunetik 12. egunera bitartean pentsio osoa, zortzigarren eguneko afaria ezik Cao Bang–en.
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus baldintza–orriko oharra).
    - Bertako gidaria, ingelesez hitz egiten duena.
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barne” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu ez diren eskupekoak.

     

Iraupena : 15 egun.

Trekk-egunak: 8

Trekking-maila: 1

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: otsailaren 28tik martxoaren 14ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.840 € + aire tasak*.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Herensugearen bidezidorretan barrena.
[Vietnamgo iparraldea]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT