Hainbat urtez Aljeriako basamortuan zehar oinezko ibilbide bera egiten ibili ondoren, aurten beste eskualde batera joango gara. Aurten tuaregen Iherir herri ahantzia berreskuratu nahi dugu herri hori Djanet herriarekin lotzen zuen bidezidorraren zati bat egiteko ibilbidearen abiapuntu legez.
Paisaia aberatsa, aldakorra, indartsua. Dunak, arroilak, harkaitzetako irudiak, islamaren aurretiko hilobiak, itzalitako sumendi baten krater ikusgarria…
Giroa, berriz, intimista dela esan dezakegu. Toki horietara ibilgailuz iristeko ezintasunak bisitari gutxi erakarri ohi ditu eta paraje horiek ohiko ibilbideetatik kanpo uzten ditu. Ondorioz Saharako eskualde horrek sentsazio sakonak eta oso pertsonalak sortu ohi ditu.
Gamelutan garraiatuko ditugu ekipaiak eta ibilbidea egiteko beharrezko material guztiak. Gameluak izango ditugu bidaide. Egunero sei bat orduz egingo dugu oinez, hiru goizean eta beste hiru arratsaldez. Eguerdian atsedena hartuko dugu bazkaldu eta lasai egoteko tarte bat hartzeko.
Djaneterainoko hegaldia. Bidaiarien ekipaiak eta bidaiatzeko materiala gamelutan garraiatuko dutugu. Djnaten aterpetxean egingo dugu lo eta trekking guztian kanpatuta (pentsio osoan). Banoako gidaria..
Oharra: Aljerian sartzeko bisatua denboraz tramitatu behar da: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.
Djaneterainoko hegaldia –Iherir –Idaren –Aitu –Tiguazaket –Tin Agatuei –Imehir- Ayilan –Dider –Tan Atelegi – In Masarrallin- Zerkea- Tin Zuggaran –Tin Tululen –Ezauiat –Tananet –Djanet.
Djaneterainoko hegaldi erregularra, joan- etorria. Aljerian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Bidaiarien ekipaia pertsonala eta talde- materaila garraiatzeko gameluak. Basamortuko kanpalekuetako 7 gau: pentsio osoa. Trekkinga egiteko sukaldaritzako eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). Djaneteko aterpetxean, lo egitea eta gosaria. Tassili- N- Ajjer- eko Parke Nazionaleko sarrera. Bidaiako laguntza- asegurua. Banoako gidaria.
Zehaztuta ez dauden otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 7
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.450€ + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.