Egun batzuk basamortuan barrena oinez ematea oso esperientzia polita da, lasaitu egiten duena, eta edonork egiteko modukoa; nahikoa da natura eta oinez egitea atsegin izatea.
Horretarako Djaneteko iparraldean dagoen eskualde bat aukeratu dugu, Tassili N'ajjer Parke Nazionalaren barruan, oinez bisitatzeko. Animatzen bazara, eskualde horretako paisaien artean paseatzea ustezko monotoniatik oso parte dagoela ikusi ahal izango duzu. Tassili N'ajjer eskualdeko paisaia (arroilak, bihurguneak, dunak, harkaitzak, “putzu”ak...) bakarra da munduan, naturarekin bat egin eta zarata eta jende-multzoetatik at egun batzuk lasai-lasai emateko.
Egunero sei-zazpi bat ordu emango dugu oinez, hiru goizez eta hiru arratsaldez. Eguerdi aldean atsedena hartuko dugu ordu pare batez, bazkaldu eta solasean jarduteko.
Aljerian sartzeko bisatuak denboraz tramitatu behar dira: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.
Zortzi egunez harkaitz eta hareazko paisaian zehar ibiliko gara, oinez, Iherir eta Djanet herrien artean. Gure fardelak eta gainerako materialak gamelu gainean eramango dizkigute. Guk motxila txiki bat baino ez. Djaneten aterpetxe batean egingo dugu lo, gainerako kanpatuta (pentsio osoan). Bidaia osoan Banoako gidari bat izango dugu laguntzaile.
- Djaneterainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Aljerian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Ibilgailu pribatuko garraioa, Djanetetik Iherir–era eta trekkingaren amaieratik Djanetera.
- Trekkingak iraun bitartean, zamak garraiatzeko gameluak.
- Basamortuko kanpalekuetako 7 gau, pentsio osoan.
- Djaneten, oinarrizko aterpetxeko ostatua (lo egitea eta gosaria).
- Argelen, turista motako hotela, gosaria barne (gau bat).
- Basamortuko zeharkaldi osoan zehar, putzuko edateko ura (ikus bidaiaren baldintza–orria).
- Putzuko edateko ura, trekking egunetan. ( begiratu baldintza orriko oharra).
- Trekkingeko kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
- Tassili N’Ajjer–eko Parke Nazionaleko sarrera.
- Bidaia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus baldintza–orriko oharra).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, azoka–areto, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 11 egun
Trekk-egunak: 8
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera–puntu batzuk.
Prezioa : 1.870 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.