Foto Oinez, Saharan zehar. Djanetetik Essendilenera eta Tassili N’ajjerera Aljeria

Oinez, Saharan zehar.
Djanetetik Essendilenera
eta Tassili N’ajjerera
Aljeria

Oinez, Saharan zehar.
Djanetetik Essendilenera
eta Tassili N’ajjerera
Aljeria

Egun batzuk basamortuan barrena oinez ematea oso esperientzia polita da, lasaitu egiten duena, eta edonork egiteko modukoa; nahikoa da natura eta oinez egitea atsegin izatea.

Urte askotako esperientzian oinarritua, Djaneteko ipar-mendebaldean dagoen eskualde bat aukeratu dugu, Tassili-n-Najjer Parke Nazionalaren barruan, oinez bisitatzeko ezaugarri paregabeak dituelako. Arroilak, bihurguneak, dunak, harkaitzak, “putzuak”..., toki paregabea naturarekin bat egin eta zarata eta jende multzoetatik at egun batzuk lasai-lasai emateko. Amaitzeko, Tassili-n-Ajjer izeneko eskualdera joango gara, aire zabaleko museo eder horretako pinturak ikusteko.

Egunero sei bat orduz egingo dugu oinez hondar eta harrien artean, hiru ordu goizez eta beste hiru ordu arratsaldez. Eguerdi aldean atsedena hartuko dugu ordu pare batez, bazkaldu eta solasean jarduteko.

Oharra: Aljerian sartzeko bisatuak denboraz tramitatu behar dira: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.

Interesguneak

• Djanet: oasi-hiria • Tin-Raseko pinturak • Tikobabuingo harkaitzetako irudiak • Tuiako “putzu” handia • Iualalateko arroila • Essendileneko “putzu” handia eta antzinako herrixka abandonatua • Erg d’Admer handia • Jabarem herriko irudiak, Tassili-a-Ajjer eskualdean.

Ibilbidea

Djanet-erako hegaldia –Tis-Ras –Tin-Ras –Inmaraudan –Agzel –Tilelin –Tikobabuin –Tuia –Iualalat –Essendilene –Tananet –Erg d’Admer–Jabarem –Djanet.

Zenbait datu interesgarri

Djaneterainoko hegaldia. Gure fardelak eta gainerako materialak 4x4 motako ibilgailuetan eramango ditugu. Basamortuko trekkingean, kanpalekuetan, pentsio osoan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Djaneterainoko hegaldia, joan- etorria.
    - Aljerian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. 
    - Lur mota guztietarako ibilgailua, trekkinaren bukaeratik, Djanetera bueltatzeko.
    - Lur mota guztietarako ibilgailuak, trekkingeko 7 egunetan taldearen eta bakoitzaren materiala garraiatzeko.
    - Basamortuko kanpalekuetako 5 gau: pentsio osoa.
    - Djaneten, gau 1 oinarrizko aterpetxe batean (lo egitea eta gosaria).
    - Aljerren, 1 gau oinarrizko aterpetxe batean (lo egitea eta gosaria).
    - Potzuko edateko ura, trekking egunetan. (begiratu baldintza orriko oharra).
    - Kanpalekuetako gai guztiak (lozakua izan ezik).
    - Tassili- n- Ajjerreko Parke Nazionaleko sarrera.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Herrixka, azoka-  areto, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 10 egun

Trekk-egunak: 7

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 5ra.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Bilbotik aurreko egunean irtengo gara.

Prezioa : 1680 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Oinez, Saharan zehar. Djanetetik Essendilenera eta Tassili N’ajjerera
Aljeria
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT