Foto Chapada Diamantina   Parke Nazionalean zehar,   oinez [Brasil]

Chapada Diamantina
Parke Nazionalean zehar,
oinez
[Brasil]

Chapada Diamantina
Parke Nazionalean zehar,
oinez
[Brasil]

Chapada Diamantina Brasileko eki-iparraldeko eremu menditsua da, Salvador de Bahiatik gertu dagoena, eta herrialde osoko Parke nazionalik lilugarrien eta ikusgarrienetariko bat da, zalantza izpirik gabe.

300 ur-jauzi baino gehiago erortzen dira higatutako mendi zaharren artean. Garai batean harribitxien bilatzaileak ziren garimpeiro-en babesleku izan zena egun Brasileko ekoturismoaren benetako harribitxi bilakatu da. Lur ikusgarri horietan zeharreko trekking bat proposatu nahi dizugu, harribitxien bilatzaileek erabiltzen zituzten bide zahar berak. Natura aberatsaren edertasunaz inguraturik, 6 egunetan zehar Pati eta Capao haranetetan ibiliko gara; eta beste bi egunetan bi txango burutuko ditugu, parke nazionalean bertan dauden ur-jauzirik ikusgarrienetariko batzuk bisitatzeko 360 metroko garaiera iristen diren ur-jauziak zain edukiko ditugu, mendiak, haran sakonak, ur gardenetako haitzuloak… eta kutsu kolonialeko herrixka erakargarriak (Lençois, Capao, Andarai, Mucuge…). Eta bidearen azken txanpan, Salvador de Bahia bisitatzeko denbora ere izango dugu.

Ibilbidea

Salvador de Bahiarainoko hegaldia –Lençois – Chapada Diamantina P.N.a – Pai Inazioko Morroa (goi-ordokia) – Capâo – Cachoeira Fumaça – Pati Harana – Gerais do Vieira – Morro Branco – Cachoeira Funil – Morro de Castelo – Cachoeirão – Andaraí – Pozo Azul – Mucugê – Buraçaoko ur-jauzia – Herculanoren ur-jauzia – Lençois – Salvador de Bahia.

Zenbait datu interesgarri

Trekking erraza desnibel handirik gabe. Egunean 5-6 orduz ibiliko gara oinez, eta bainuak hartzeko eta bidean zehar atseden hartzeko denbora egongo da. 4 egunez, bakoitzak bere motxila eraman beharko du, ezinbestekoa dena bakarrik eramanez (gehienez 5-6 kg-ko motxila bat). Gauero bertako ostatu eta etxeetan lo egiten du. Banoako gida.

Prezioaren Barruan

  • - Salvador de Bahiarainoko hegaldi erregularra, joan–etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Lurgaineko garraioa, Salvador de Bahia–Pai Inàcio, Andaraí–Pozo Azul–Mucugê, Mucugê–Buração–Colônia, Colònia–Lençois tarteetarako ibilgailu pribatuan,
    - Turista–motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria) Salvador de Bahia eta Lençois hirietan.
    - Capao–n, bi gau birentzako edo hirurentzako geletan, gosaria barne.
    - Pati Haraneko trekkingean, bertako etxe bateko ostatua (hiru gau, pentsio osoan).
    - Mucugen, gau bakarra birentzako edo hirurentzako geletan, gosaria barne.
    - Colonia de Itaete–n, posada batean gau bakarra, gosaria barne.
    - Trekkingean, Lençois eta Capao eta Capao eta Mucuge artean, ekipaje pertsonala garraiatzeko ibilgailua.
    - Pozo Azul eta Buraçaoko ur–jauzietarako sarrerak.
    - Chapada Diamantinako trekkingerako mendiko gidaria eta baimenak.
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Banoako gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museoetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

     

Iraupena : 14 egun.

Trekk-egunak: 8

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: azaroaren 2tik 15era.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : Bilbora itzultzeko aukera dago.

Prezioa : 2.790 € + aire tasak*.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Chapada Diamantina Parke Nazionalean zehar, oinez
[Brasil]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT