Foto Chapada Diamantina  Parke Nazionalean zehar,  oinez [Brasil]

Chapada Diamantina
Parke Nazionalean zehar,
oinez
[Brasil]

Chapada Diamantina
Parke Nazionalean zehar,
oinez
[Brasil]

Chapada Diamantina Brasileko iparraldeko sertao azpi-eskualdearen erdi-erdian dagoen oasi erraldoi bat da, Brasil osoko ikusgarrienetako bat. 300 ur-jauzi baino gehiago -bertakoek “tepuy” deitzen diete- ikus daitezke higatutako mendi zaharren artean, Garai batean harribitxien bilatzaileak ziren garimpeiro-en babesleku izan zena egun Brasileko ekoturismoaren benetako harribitxi bilakatu da. Lur ikusgarri horietan zeharreko trekking bat proposatu nahi dizugu, harribitxien bilatzaileek erabiltzen zituzten bide zahar berak, tropikoko natura aberatsaren edertasunaz inguratuta, erabilita, Pati haranean zehar: 360 metroko garaiera iristen diren ur-jauziak,mendiak, haran sakonak, ur gardenetako haitzuloak… eta kutsu kolonialeko herrixka erakargarriak (Lençois, Capao, Andarai, Mucuge…). Eta bidearen azken txanpan, Salvador de Bahia bisitatuko dugu.

Ibilbidea

Salvador de Bahiarainoko hegaldia–Lençois–Capâo-Chapada Diamantina P.N.-Cachoeira Fumaça–Pati Harana –Gerais do Vieira–Morro Branco–Cachoeira Funil–Morro de Castelo–Tres Pozas–Andaraí–Pozo Azul–Mucuge–Buraçaoko ur-jauzia–Lençois–Salvador de Bahia.

Zenbait datu interesgarri

Salvador de Bahiatik abiatuta, garraio publikoko autobus erosoak erabiliko ditugu Chapada Diamantina eskualderaino iristeko, Pati Haranean zehar. Capào izeneko herrixka txikia izango da trekkingaren lehen bi gauetan gure oinarrizko kanpamentua, eta bertako ostatu txiki batean egingo dugu lo, Fumaça-ko ur-jauzi ikusgarriraino hurbiltzeko. Gero hiru egunez oinez egin beharko dugu, ostatua bertako etxeetan hartuz (oinarrizko zerbitzuak, denon artean konpartitzekoak), pentsio osoan. Bidaiari bakoitzak hiru egun horietarako gutxieneko ekipajea baino ez du eraman beharko aldean. Beste egun bateko oinezko ibilbidea eta Andarai herrira iritsiko gara, eta bertan ibilgailuak hartu eta Pozo Azul eta Mucuge herrietara iritsiko gara: hotel xume batean egingo dugu lo, ekipaje guztia berreskuratuta. Azken eguna lasaiagoa izango da, eta oinez Buraçao-ko ur-jauziraino joango gara, ondoren Lençois-era itzultzeko. Bidea amaitu aurretik, Salvador de Bahia hiri ikusgarria bisitatuko dugu. Ibilbide guztian Banoako gidari bat izango dugu bidelagun.

Prezioaren Barruan

  • - Salvador de Bahiarainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Lurgaineko garraioa, autobus publikoan: Salvador de Bahia- Lençois- Salvador de Bahia.
    - Andaraí- Pozo Azul- Mucuge eta Mucuge- Buraçao- Lençois tarteetarako ibilgailu pribatuko garraioa,
    - Turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria) Salvador de Bahia, Lençois eta Mucuge hirietan.
    - Capao- n, bi gau hiru edo lau pertsonarentzako geletan (lo egitea eta gosaria).
    - Pati Haraneko trekkingean, bertako etxe bateko ostatua (hiru gau, lo egitea eta gosaria barne).
    - Trekkingean, Lençois eta Capao eta Capao eta Mucuge artean, ekipaje pertsonala garraiatzeko ibilgailua.
    - Pozo Azul eta Buraçaoko ur- jauzietarako sarrerak.
    - Chapada Diamantinako trekkingerako mendiko gidaria eta baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 7

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik. Bilbotik irteteko aukera era badago.

Prezioa : 2.150 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Chapada Diamantina Parke Nazionalean zehar, oinez
[Brasil]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT