Foto Laos eta Kanbodia Mekong ibaian zehar

Laos eta Kanbodia
Mekong ibaian zehar

Laos eta Kanbodia
Mekong ibaian zehar

Gure ibilbideak Mekong ibaiaren norabidearekin bat egingo du, Indotxinako penintsulako ibai nagusia eta lurralde horretako benetako “autobidea” eta bi herrialderen bizkarrezurra: dena: Laos eta Kanbodia. Bi herri horiek Mekong ibaia dute ekonomiaren eta kulturaren ardatz nagusi. . Urtetan mugak itxita eduki ondoren, Laos eta Kanbodiak ateak ireki berri dizkigute, eta orain budismoaren tradizioan oinarritutako Asiako hego-sortaldeko kultura interesgarrien egunerokotasuna ezagutu ahal dugu. Laos herrialde menditsua da, bertan oihanak eta sabanak dira nagusi eta Indotxinako paisaia ederrenak eskaintzen dizkigu. Kanbodia, berriz, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzatik bizi da eta kultur ondare aberatsa du, khmer zibilizazioarena, esaterako: Angkorreko tenpluak.

Interesguneak

• Luang Prabang hiri zaharra, gizateriaren ondarea dena • Muang Khua, Nam Ou ibaiaren ertzean • •Thamam Jang kobazuloa, Vang Viengeko kareharrizko gailurren artean • Vientiane: tenpluak, eraikuntza kolonialak, bulebarrak, azokak... • Khong Island: arroz-soroen gaineko ikuspegi ederrak • Khmer etniaren Kratieko etxe zaharrak • Errege-jauregia eta zilarrezko pagoda Phnom Penh hirian. • Battambangeko banbu-trenak • Angkorreko tenpluak, naturaren indarra eraikuntzen gainean agerian.

Ibilbidea

Bangkokerainoko hegaldia –Luang Prabang–Xai– Muangkhua–Luang Prabang– Vang Vieng –Vientiane–Pakse– Khong Island–Kratie–Phnom Penh– Battambang- Siam Rep (Angkorreko tenpluak).

Zenbait datu interesgarri

Zenbait garraiobide erabiliko ditugu: autobus txikia, txalupa (Mekong ibaian)… Turista mailako hoteletan egingo dugu lo, Udom Xai, Muangkhua eta Khong uhartean izan ezik, hor aterpetxean. Klima hezea eta tropikala. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Bangkokerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Bangokok- Luang Prabang hegaldia. Vientiane- Pakse hegaldia. Siem Reap- Bangkok hegaldia. Laos eta Kanbodiako bisatuak. Aireportu, kaia eta hotelen arteko joan- etorriak. Autobusa edo autobus txikia, airea girotzeko teknologiarekin, lurreko ibilbideetarako. Ferrya: Wat Phu- Khong Island
  • - Txalupa: Pak Ou bisitatzeko. 3 izarreko hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela eta aire-girogailuarekin), Udom Xai, Muangkhua eta Khong uhartean izan ezik, hor aterpetxean. Bidaia-asegurua. Ingelesez dakien tokian tokiko gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak.
  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak. “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden ibilaldiak eta bisitaldiak. Aireportuko tasak (25 € inguru). Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak. Aire-tasak

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 1ean/urr. 1an.

Prezioa : 2.740 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Laos eta Kanbodia
Mekong ibaian zehar
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT