Egun batzuk basamortuan barrena oinez ematea oso esperientzia polita da, lasaitu egiten duena, eta edonork egiteko modukoa; nahikoa da natura eta oinez egitea atsegin izatea. Urte askotako esperientzian oinarritua, Djaneteko ipar-mendebaldean dagoen eskualde bat aukeratu dugu, Tassili-n-Najjer Parke Nazionalaren barruan, oinez bisitatzeko ezaugarri paregabeak dituelako. Animatzen bazara, eskualde horretako paisaien artean paseatzea ustezko monotoniatik urrun dagoela ikusi ahal izango duzu. Tassili-n-Ajjer eskualdeko paisaia (arroilak, bihurguneak, dunak, harkaitzak, “putzu”ak...) bakarra da munduan, naturarekin bat egin eta zarata eta jende multzoetatik at egun batzuk lasai-lasai emateko. Egunero sei bat ordu emango dugu oinez, hiru goizez eta hiru arratsaldez. Eguerdi aldean atsedena hartuko dugu ordu pare batez, bazkaldu eta solasean jarduteko. Amaitzeko, Tassili-n-Ajjer basamortuan aire zabalean eta zabal-zabalik dagoen museo ederreko pinturak ikusteko asmoa daukagu
Interesguneak
• Djanet: oasi-hiria • Tin-Raseko pinturak • Tikobabuingo harkaitzetako irudiak • Tuiako “putzu” handia • Iualalateko arroila • Essendileneko “putzu” handia eta antzinako hiri abandonatua • Erg Dagmer handia • Tamrit herriko pinturak, Tassili-n-Ajjerren.
Djaneterainoko hegaldia. Gure fardelak eta gainerako materialak lur mota guztietarako ibilgailuetan eramango ditugu. Djaneten hotelean egingo dugu lo, basamortuko ibilbidean, berriz, kanpalekuetan, pentsio osoan. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Djaneterainoko hegaldia, joan- etorria.
Aljerian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lur mota guztietarako ibilgailuak (gidariekin), Tamritera joateko eta, oinez egin ondoren, itzultzeko.
Lur mota guztietarako ibilgailuak, trekkingeko 8 egunetan taldearen eta bakoitzaren materiala garraiatzeko.
Lo egitea eta gosaria aterpetxe batean, Djaneteko egonaldian.
Basamortuko kanpalekuetako 7 gau: pentsio osoa.
Kanpalekuetako gai guztiak (lozakua izan ezik).
Tassili- n- Ajjerreko Parke Nazionaleko sarrera.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan).
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 7
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bartzelonatik.
Prezioa : 1.295 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?