Antzinako egiptoarrek uste zuten hildakoen arimek Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarretik aurrera hedatzen ziren lurretara bidaiatzen zutela, Osiris edo “hildakoen jainkoa”ren erresumara.
Britainiar kartografoek “Mendebaldeko basamortua” izena jarri zioten Nilo ibaiaren mendebaldeko lur eremu honek gehienentzat ezezaguna izaten jarraitzen du. Saharako basamortuaren zati txiki honek basamortu zuriaren izena hartu du, bere baitan dituen igeltsuzko irudi bitxiei esker; baina horiez gain baditu kolore biziko hainbat baratze-eremu txiki eta arroila, “basamortu” hitzak gogora ekar diezagukeen kolore bakarreko irudia erabat hausten dutena.
Lur hauek lur mota guztietako ibilgailuetan bisitatzea da ohikoena, baina horrek bere mugak ezartzen ditu paisaia ederrez gozatzeko orduan. Oinez txoko zoragarrietara iristeko aukera izango dugu, lau gurpilen gainean garraiatuz iristea ezinezkoa litzaigukeen inguruetara.
Kairorainoko hegaldia – Fayun – Wadi In Hitan – Baharya – Basamortu Beltza – Kristalezko muinoak – Deep Aggabat – Eye Rock – Putzu Magikoa – Wadi el Kebir – Old White desert – Bahariya – Kairo.
Kairorainoko hegaldia. Autobus txikiko garraioa Kairotik Fayuneraino eta itzulera Kairorainok. Bidaiari bakoitzaren ekipaia eta trekkingerako beharrezko gai guztiak lur mota guztietarako ibilgailuetan garraiatzea. Fayun eta Bahariyan turista motako hoteletan lo egitea eta trekkingeko egunetako pentsio osoa kanpatuta. Banoako gidaria.
- Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan–etorria.
- Egipton sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus txikiko garraioa Kairotik Fayunerainok eta itzulera Kairoraino.
- Turista motako hoteletako egonaldia (gosaria barne)
Fayun eta Baharyan.
- Trekkingeko 5 eguneko kanpalekuko egonaldia (pentsio osoa).
- Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
- Kanpatzeko banakako kanpin–denda.
- Trekkingeko egunetan, ekipaia guztia lur mota guztietako ibilgailuetan garraiatzea.
- Basamortu Zurian sartzeko eta kanpatzeko baimenak.
- Bidaia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 6
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: azaroaren 29tik abenduaren 8ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 1.720 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.