Titular

Zer da Banoa?

Zer da Banoa?

Banoaren historia laburra

Banoak 1991n heldu zion bidea egiteari, lehendik turismo alternatiboaren arloan esperientzia luzea zuen pertsona-talde baten eskutik

Banoa sortu zen unean “abentura-bidaiak” izeneko eremuan hasi zen lanean, irizpide argi eta berezituekin: talde txikiekin lan egitea, 3 edo 4 asteko bidaiak antolatzen, ibilbideetan lehentasuna ibilbideari berari ematea, turismorako azpiegituren gainetik, eta, garrantzizkoena, bidaia guztietan Banoako gidari bat egotea. Hogeita bots urte baino gehiago pasa eta gero, gure konpromisoak bizirik dirau.

Gure konpromisoa

Banoan turismoaren jarduera beste era batera ulertzen duten bidaia-proposamenak egiten ahalegintzen gara: ibilbideen diseinuagatik eta ibilbide horiek egiteko eragatik.

Horregatik bakarrik lan egiten dugu ondo ezagutzen ditugun herrialdeekin, eta horietan gure ahaleginak, ilusioa eta esperientzia guztia jarri ohi ditugu.

Artisau moduan prestatutako bidaiak

Gure ibilbideak prestatzeko orduan gure ordezkariek helarazten dizkiguten informazioez gain, guk geuk edo gure gidariek toki horietan jaso eta izandako esperientziak erabili ohi ditugu. Horrek herrialdearen benetako egoeraren inguruan egunean egoteko aukera ematen digu: errealitate soziala eta politikoa, komunikabideak, hotelak, azpiegitura, zerbitzuak... eta, aldi berean, urtetik urtera gure ibilbideak hobetzen laguntzen digu.

Etxeko gidariak

Jakin badakigu bidaiaren arrakastaren zati handi bat gidariaren hautaketan datzala. Hortaz uste dugu gure gidarien zeregina laguntzaile soilak izatea baino askoz gehiago izatea dela

Ibilbidea antolatu, toki bakoitzean bisitariei zer ikus eta bisita daitekeen azaldu eta bidaian gerta daitezkeen ustekabeei aurre egiten jakitea da gidarien zeregin nagusia.

Gidarien lana da aukeratu duzun herrialdea ezagutzen eta bisitatzen dugun eskualdeko kultura, paisaia eta pertsonei buruzko ikuspegi orokorra ematen laguntzea.

“Banoako gidari moduan lan egin nahi duzu?

Bestelako bidaiak

Herrialde batera joandakoan uste dugu bidaiak nahitaez ezagutu beharreko tokiak hartu behar dituela kontuan. Baina ibilbidearen “mamia” dastatzeko aukera eta horretarako denbora eta aukera ere gorde behar ditu. Paisaiak gertutik ikusi nahi ditugu: bidean harridurazko keinu batez gurekin topo egin duen pertsonaren gonbiteari erantzun eta berarekin te bat edateko tartetxoa hartu; haurren algarak -futbolean, beisbolean edo putzu batean igeriketan ari direla- entzun; tenpluan sartu eta begirune osoz barruan daudenen otoitzak eta erritoak ikusi...

Banoa taldea

Bidaiatzeko orduan bidaiatzeko era jakin bat gogoan duen taldea da Banoa: bulegoetan erantzuten duten pertsonek, bidaia-programatzaileek, gidari-taldeak, aurkezpenetan unean uneko laguntza eskaintzen diguten pertsonek, bisitatzen ditugun herrialdeetan dauzkagun ordezkariek... horiek guztiek ezinbesteko garrantzia dute antolatu ohi ditugun ideia eta ibilbideen prestakuntzan.

Bisitari moduan
hartzen gaituzten kulturekiko gure begirunea

Gure ustez ibilbide baten diseinuak toki edo eremu geografiko batzuk bisitatzeko aukera emateaz gain, toki edo eremu horietan bizi diren pertsonen eguneroko bizimodua eta errealitatea ezagutarazteko tresna izan behar du.

Gure bidaia-proposamen guztietan aparteko garrantzia ematen diogu bisitari moduan hartuko gaituzten herri, kultura eta pertsonenganako sekulako begiruneari.

Guretzat bidaiatzea egutegi batean tokien bilduma bat zehaztea baino askoz gehiago delako.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT