Banoan badakigu munduan zehar ibili izan zaretenon artean badela ideia berriak, ausartak eta berritzaileak aurkitzeko irrikaz dabilen jendea. Gure <<egile-bidaiak>> ataletik kezka hori ase nahiko lukeen bidaiatzeko proposamen bat egin nahi dizugu.
Batzuetan gure gidariek ibilbide batzuk proposatzen dizkigute, baina ibilbide horiek, "alkternatiboegiak" izanik, zail samar gertatzen zaigu programan sartzea.
2007 urtean hasi ginen ideiarekin, Danakil eskualdean, eta ordutik hona urtetik urtera "bestelako" bidaiak sortzen ahalegindu gara.
Zuetariko askok agian gehien eskatutako tokira joango gara aurten. Asia osoa zeharkatuko dugu Kamchatkan lurreratzeko; hots, sumendien lurraldean, gaur egun oraindik gutxi ustiatu den lurraldea baina aldi berean konkistazko espedizio handietara jotzen duena. Sumendi horietako batzutara hurbilduko gara, geiserren bailara urrutira hegan egingo dugu eta hamakarkada askotan debekatutako zonalde honetako errealitatean murgilduko gara, batzuen iritziz Errusia hasten den lekuan hain zuzen.
"Kamchatka"