Asia (e)rako bidaiak / Txina (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2024
Foto Txina, Tibet eta Nepal Lau ibaietako ibilbidea

Txina, Tibet eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea

Txina, Tibet eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea

Duela mila urte inguru Yunnan eta Tibeteko erdialdearen arteko gatz, te eta beste gai batzuen merkataritzak Asiako kontinenteko karabanen ibilbide ospetsuenetako bat ezarri zuen: te-zaldien ibilbidea.
    Ibilbide honek Kham herrialde mitikoa zeharkatzen du: lau ibaietako eta sei mendikateetako lurraldea, Asiako ibai nagusien sorlekua: Yangzi edo Ibai Urdina, Mekong, Yalong eta Saluen ibaiak.
    Ibilbide honek Txinako Yunnan probintziako Lijiang hiritik abiatuta Tibeteko ekialdera eramango gaitu, Kham hiriraino hain zuzen ere. Ohikoa ez den Tibeteko irudia, mendikateetako paisaiak, lakuak eta goi-mendietako zelaiak erakusten dizkiguna.
    Paisaia ikusgarri horretan Lasa hiribururaino iritsiko gara. Hortik Katmandu hiriburura helduko gara, bidean bilatuko ditugun zortzi mila metrotik gorako gailurrak ikusteko geldiuneren bat edo beste egin eta gero.

Interesguneak

• Shigu: Yangzi edo Ibai Urdinaren lehen meandroa • Khameko paisaiak: udaberriko basoak, Alpeetakoak diruditen lakuak, goi-mendiak eta haran sakon eta emankorrak, khampa herri nomadaren bizilekua • Everesteko ikuspegia, iparraldeko beheko kanpamendutik • Yangzi ibaiko Tigreen Ur-jauzietako arroilak • Lasa hiriburua: monasterioak, azokak eta Potala, Dalai-Lamaren jauregia • Rawok: Nang Tso lakua, eta inguruko basoak, glaziarrak eta elurrez beteriko tontorrak • Katmandu: hiriburua eta harana • Lijiang: naxi etnia, arkitektura tradizionala lantzen • Nyang Chu ibaiaren sorburua, Pasum Tso lakuan • Mingyong-eko glaziar sakratua.

Ibilbidea

Chengduerainoko hegaldia  –Lijiang –Shigu –Zhongdien/Shangrila –Feilai –Chursankha –Markham –Bamda –Rawok Tso –Lunang –Pasum Tso –Lasa –Giangtse –Xigatse –Xegar Everesteko behe kanpamendua –Kyirong –Nuwakot –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbidea gogorra da, bisitari gutxi dituen ingurua zeharkatzen baitu. Ibilbide osoan, autobusa izango dugu garraiobide. Hoteletan eta ostatuetan egingo dugu lo. Maiatza da Kham zeharkatzeko urteko sasoirik onenetarikoa. Ibilbide hau egiteko baimena lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Qatar Airways- en hegaldi erregularra, sarrera Chengdutik eta itzulera Katmandutik.
    - Txinan eta Nepalen sartzeko bisatuak.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatuko garraioa, ibilbide osoan zehar.
    - Lijiang, Zhongdien/Shangrila, Feilai, Lasa, Gyangtse, Xigatse eta Katmandun, turista- mailako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin) (11 gau).
    - Shigu, Chursankha, Markham, Rawok, Lunang, Pasum Tso, Zhangmu, Xegar, Kyirong eta Nuwakot- en, berriz, ostatua hotel xumeetan izango da, birentzako geletan (bainugelarekin) (9 gau)
    - Bamda- n eta Everesteko beheko kanpamenduan, oinarrizko mailako ostatuak, birentzako edo askorentzako geletan eta konpartitutako bainugelekin (2 gau)
    - Potalako bisitaldia.
    - Everesteko beheko kanpamendurako sarrera.
    - Pasum lakuko Erreserba Natyralerako sarrera.
    - Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, ekialdeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena.
    - Bertako CPI bidaia- asegurua.
    - Bidaia- asegurua.
    - Tibeteko gidari ofiziala, Tibeteko zeharkaldian zehar.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.400 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina, Tibet eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT