Foto Madagaskarreko iparraldea Mahajanga eta Diego Suarez-en artean

Madagaskarreko iparraldea
Mahajanga eta
Diego Suarez-en artean

Madagaskarreko iparraldea
Mahajanga eta
Diego Suarez-en artean

Madagaskarreko iparraldeak hainbat ekosistema eta paisaia jasotzen ditu bere baitan. Biztanle gutxi ditu eta badirudi deforestazio sistematikoa eta meatzaritza ez direla oraingoz toki horietan sartu. Gure planetako urrutiko paraje horietara iritsi nahi dugu, prisarik gabe, eskualde horretako bi turismo-gune nagusiren (Nosy Be eta Diego Suarez) atzealdea ezagutzeko.
Afrikako uharterik nagusienean zehar egindako ibilbide honek bidaia nagusien muina ekarriko digu gogora, denetarik baitu: fauna ospetsua eta flora endemikoa ikusteko parke nazionalak, tsingy izeneko formazio karstiko ikusgarriak erakusten dizkiguten paisaien arteko ibilbideak… Bertako tradizioak (sakalava), arabiarren eta swahilien eragin kultural eta komertziala eta espezien plantazioen nekazaritza gertutik ikusteko aukera. Eta atzean Mozambikeko kanaleko uren urdin turkesa, badia eta uharte tropikalek osaturiko magiaz beteriko ikuspegian.

Interesguneak

• Mahajanga (Majunga) eta Bombetokako badia: XVIII. mendean sortutako itsasbazterreko herria eta Indiako Ozeanoko kultur aniztasunaren erakusgarrienetako bat • Ankarafantsika P.N. eta Madagaskarreko baso lehor hostogalkorra, lemurren (zortzi espezie), hegazti askoren eta beste hainbat espezie endemikoren babesleku • Nosy Be, Madagaskarreko hondartzetako turismo multzo nagusia: disko motako musika, destilategiak, edertasun paregabeko uharteen arteko nabigazioa, snorkela egiteko ur gardenetako paradisua… • Anjohibeko haitzuloak eta igerileku naturalak, Haitzulo Handia deritzona: uharteko lehen biztanleen (Vazimba) izpirituen gordeleku mitikoa • Anakarana P.N.ko Tsingy-ak, kareharrizko mendigunea, tontor eta harkaitzetan higadura edo erosio ikusgarria, oihan tropikaleko eremuak, baso hostogalkorra eta arroila eta haitzulo sakonak dituena: biodibertsitaterik handiena gordetzen duen Madagaskarreko aldeetako bat • Oinezko ibilbideak Ambre Mendiko Parke Nazionalean: Tsingy gorriak, Hiru Badiak… Madagaskarreko iparraldeko paisaia kalidoskopikoen bilgune • Mozambikeko kanalak Diego Suarez-en (Antsirananana) egiten du bat Indiako Ozeanoarekin, Madagaskarreko frantses giroko hiri horretan: kolonia kutsuko giroa eta pirata libertarioen legendak.

Ibilbidea

Antananarivorainoko hegaldia –Maevatanana –Mahajanga –Anjohibe –Mahajanga –Ankarafantsika P.N. –Antsohihy –Nosy Be –Anakarana Est P.N. – Joffre Ville –Ramena –Diego Suarez (Antsiranana) –Antananarivo.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honek zeharkatzen dituen errepideen egoerak garraiobide egokiak hautatzea eskatzen du: lur-mota guztietarako furgonetak erabiliko ditugu. Nosy Ben txalupak erabiliko ditugu artxipelagoa bisitatzeko eta autobus bat lur gaineko joan-etorrietarako. Barruko hegaldia: Diego Suarez-Antananarivo. Maila ezberdinetako hotel, bungalow eta osatuetan egingo dugu lo: Madagaskarreko iparraldeko turismo-azpiegiturak ez dira hain onak, denetarik topa dezakegu.
    Naturaz, lurraz eta itsasoaz, gozatzeko bidaia (litekeena da itsasoan murgilketaren bat –snorkel- egiteko aukera egotea): erreserba naturaletan oinez egiteak bisitatuko ditugun parke eta tokietako gunerik garrantzitsuenetara iristeko aukera emango digu. Hortaz, ezinbestekoa da oinetako egokiak eramatea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Turkish Airlines- en Antananarivorainoko hegaldia, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia: Diego Suarez- Antananarivo.
    - Madagaskarren sartzeko bisatua.
    - Aireportu edo kai eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan, 4x4 motako furgonetetako garraioa. Ibilgailu bakoitzean, gehienez 7 bidaiari.
    - Nosy Be artxipelagoko txalupa pribatuetako nabigazioa
    - Mar de Esmeraldako bisitaldirako bertako motordun txalupako nabigazioa.
    txalupako nabigazioa
    - Ankify- Nosy Be- Ankify zeharkaldirako txalupa arina.
    - Nosy Be uharteko eta Mar de Esmeraldako txalupako nabigazioa.
    - Antananarivo, Nosy Be, Anakarana P.N., Joffreville eta Diego Suarezen, turista- mailako hoteletako egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin): 10 gau.
    - Maevatanana, Mahajanga, Ankarafantsika P.N., Antsohihy eta Ramenan, hotel xumeetako egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin): 8 gau.
    - Anjohiben, oinarrizko etxolak: gau 1. 
    - Bidaian zehar, lo egitea eta gosaria daude sartuta prezioaren barruan, Anjohiben eta Ankarana P. N.ean izan ezik, azken horietan pentsio osoa. Nosy Beko nabigazio- egunetan (10 eta 11. egunak) eta Mar de Esmeraldako txalupako bisitan (17. eguna) bazkariak ere daude sartuta.
    - Parke nazional eta erreserba natural hauetako sarrerak, baimenak eta gidariak: Ankarafantsika, Anjohibe, Nosy Tanakely, Ankarana- est, Tsingy Rouge, Montagne d’Ambre, Trois Baies eta Mar de Esmeralda.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak, 
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.425 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Madagaskarreko iparraldea
Mahajanga eta Diego Suarez-en artean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT