Foto Niloren ibilbidea Sudan eta Egipto

Niloren ibilbidea
Sudan eta Egipto

Niloren ibilbidea
Sudan eta Egipto

Nilo, munduko ibairik luzeena. Antzinatik Mediterraneoaren eta Afrika beltzaren arteko zubiarena egin izan du bide honek: karabanen, merkataritzako gaien, jakiturien eta handinahikerien bidea izan da. Ibaiaren ertzetan erreinuak eta kulturak sortu dira, denak biziaren iturri eta sustraien sorleku izan den ibaiari so. Mito bat.
    Jartum hirian hasiko gara eta hortik aurrera Kairora iritsi arte, Nilo beti izango dugu bidelagun. Kultura eta paisaien aldetik kontraste handiak erakusten dituen bidaia. Lehendabizi Sudan bisitatuko dugu, turismo-azpiegitura handirik ez duen herrialde interesgarria, bisitari kopuru gutxi izanik erosoago ibil gaitezke bertako kultur ondarea ezagutzen. Aldi berean, garai bateko Nubia erresuma ere zeharkatuko dugu, Niloren ertzetan eta lur horietan harrera ona egin ohi diete bidaiariei.
    Sudango iparraldea eta Egipto lotzen dituen errepide berriak Asuaneraino eramango gaitu, Nasser lakua zeharkatu ondoren. Bidaia guztian Niloren edertasunak lagunduko gaitu.

Interesguneak

• Jartum hiriko museo arkeologikoa • Orduman, antzina Jartum zena, hiriburuko azoka handia • Jartum, Nio Urdinaren eta Zuriaren arteko topagune • Mussarawat eta Naga: Sudango aberastasun arkeologikoaren beste bilgune batzuk • Jebel Barkal: piramideak, tenpluak eta hilobiak Nilo ibaiaren ertzetan • Meroeko piramideak, Kusheko faraoi beltzen hilobiak • Nubia erresumako herrixkak, Nilo ibaiaren ertzetan • Egiptoko altxor arkeologiko handiak: Abu Simbel, File, Edfu, Luxor, piramideak... • Nasser lakua, ozeano bat basamortuaren erdian • Kairo: Afrika, Mediterraneo eta islamismoa, hiri berean bilduta.

Ibilbidea

Jartumerainoko hegaldia –Naga –Musawarat –Shendi –Meroeko piramideak –Atbara –Bayudako basamortua –Karima –Jebel Barkal –Kurru – Kerman –Soleb –Tombos –Wadi Halfa –Abu Simbel –Luxor –Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau oso aberatsa da, behin baino gehiagotan aldatuko dira paisaiak eta garraiobideak. Hegazkinez Jartumeraino eta hortik 4x4 motako ibilgailuetan Nubiako basamortuan zehar. Era horretako ibilgailuetan egingo dugu Sudango zeharkaldi osoa. Wadi Alfatik Simbelerako tartea, ferryz, eta Asuan-Luxor tartea autobus txiki batean. Ostatuak ere, era guztietakoak izango dira: Sudanen, hotel xume-xumeak, eta nubiarren etxeak, pentsio osoan, Jartumen izan ezik, hor hotelera joan gara eta. Egipton, turista-mailako hotel eroso edo ondo kokatuetan hartuko dugu ostatu.  Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Jartumera eta itzuleran Kairotik.
    - Luxor eta Kairo arteko barne hegaldia.
    - Sudanen sartzeko bisatua.
    - Egipton sartzeko bisatua.
    - Aireportu, tren- geltoki edo portuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - 4x4 motako ibilgailuak, Jartum hiritik Wadi Halfaraino
    - Egipton, autobus pribatu txiki bat.
    - Qustul- etik Abu Simbe- rainoko tarterako ferrya.
    - Asuanen, egun osoko nabigazioa, falua deritzon txalupan.
    - Turista- motako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainuarekin), lo egitea eta gosaria barne: Jartum, Abu Simbel, Asuan, Luxor eta Kairon.
    - Meroe eta Wadi Halfan, 2 gau oinarrizko hoteletan, birentzako geletan (bainuarekin), pentsio osoan.
    - Soleb, Tombos eta Kariman, 4 gau nubiarren etxeetan, pentsio osoan.
    - Sudango arkeologia- bisitaldietako sarrerak eta baimenak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 16 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abenduaren 21etik urtarrilaren 5era.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Oharra : kontsultatu Bilbotik irteteko eta Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 3.280 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Niloren ibilbidea
Sudan eta Egipto
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT