Foto Himalaiako  zeharkaldi handia Tibet,   Nepal, Sikkim   eta Bhutan

Himalaiako
zeharkaldi handia
Tibet,
Nepal, Sikkim
eta Bhutan

Himalaiako
zeharkaldi handia
Tibet,
Nepal, Sikkim
eta Bhutan

Bidaia hau apartekoa da, ez da erraza azaltzea lerro gutxitan bidaia honen edukia: bertan ikusten dena, bizi dena eta sentitzen dena. 
    Himalaiako mendikatea, naturaren oparirik ederrenetakoa, apartekoa… Luzeran, 2.000 kilometrotik gora, eta hainbat eta hainbat herri, kultura, paisaia eta sinesmen, antzinatik elkarren artean eta elkarri lotuta bizi direnak. Denboraz herrialdeak eta herrialdeen arteko mugak sortu ziren, baina mendi handiek, ibai luzeek, biziaren gogortasunak eta negu luzeek bertan jarraitu zuten, bertako biztanleen bizimodua nolabait zehaztuz.
    Aparteko bidai honetan ez dugu den-dena ikusi nahi, ezta gutxiago ere; baina aparteko naturgune baten handitasuna, ikusgarritasuna eta aniztasuna gertutik ikusi eta bizi izateko asmoa daukagu. Eta bideari Bramaputra ibaiaren ertzean eman nahi diogu nolabaiteko amaiera, Indiako ekialdeko lautada luzeetan.

Interesguneak

• Xiningetik Lasa hiribururaino, goi-lautadan zehar, Qingzang-Tibet trenbidean• Everesteko B.K. ikuspegi zoragarria (Tibet aldetik), eta Makalu, Lohtse eta Cho-Oyuko gailurrak • Gansu probintziako lamen monasterio nagusia:Labrang • U eskualdeko gutxien bisitatutako aldeetako bat: Kyi-Chu bailarako paisaiak eta sakabanatutako monasterioak • Lasa: Dalai-Lamen hiriburua eta Potala, muino gorriko jauregia • Tashi Lumpuko monasterio-multzoa, Shigatsen, Deolmari mendiaren oinetan. • Katmandu hiria eta bailara: Swayambunath eta Bodinatheko estupak, Patan eta Buddanilkanta, Thamel auzoko animazioa, Pashupatinath...• Bandipur, newari herriaren arkitektura, Himalaiako gailurren azpian • India eta Tibeten arteko karabanen ibilbide zaharra, Kali Gandaki bailaratik, Dhaulagiri eta Annapurnen artean • Nepaleko goi-mendiko herrixkak: Muktinath, hindu eta budistentzat sakratua dena eta Kagbeni, Mustang erresumara sartzeko atea • Zortzimilako gailurren isla, Pokharako Phewa lakuan • Chitwango parke nazionala, indiar errinozeroaren erreserba • Darjeelingeko te-plantazioak • Pemayangtse, Tashiding, Khecheopari lakua... monasterioak eta otoitz-ikurrak Sikkimeko mendebaldean, Kanchenjungaren babesean • Himalayako aborigenen kulturak eta mendiko inguru ederrak: Dzonguko lepcha eremua • Phuentsoling, bi munduren arteko muga • Paro eta bertako Rinpung monasterioa • Haa bailarako landa-giroko bizimodua • Thimpu, erresumako hiriburu lasaia • Punakha eta bertako monasterio ederra • Wangdi, Bhutango erdialdera sartzeko atea • Trongsa eta bertako gotorleku eta monasterio estrategikoa • Phobjikha bailara eta Gangte monasterioa • Bumthang bailara, kultura budistaren sorlekua • Thrumshing La, mendiko errepidea, emozioz beterikoa • Mongar, urrutiko Ekialderako sarbidea • Trashigang, merkataritzako zentro nagusia • Samdrupjongkhar, Bhutango hegoaldeko irteera.

Ibilbidea

Lanzhourainoko hegaldia -Xiahe –Xining –Lasa –Drigung –Reting –Nam Tso –Giangtse –Xigatse –Sakya –Xegar–Everesteko B.K. –Zhangmu –Katmandu–Bandipur –Marpha –Kagbeni –Jomson –Pokhara –ChitwanP.N. –Koshi Tappu –Darjeeling –Pelling –Yuksom –Gangtok –Dzongu –Gangtok –Bagdogra –Phuentsoling –Paro –Haa bailara –Thimpu –Dochu La –Punakha Wangdi –Phobjikha –Trongsa– Pele La –Bumtang –Mongar –Trashigang –Samddrupjongkhar –Guwahati –Delhi.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau berezia da, iraupenagatik, bisitatu nahi ditugun gune natural eta kulturalengatik eta gainditu beharko ditugun muga fisiko zein burokratikoengatik. Bidaiariak eduki zabala topatuko du: bisuala, kulturala, erlijiosoa eta etnikoa. Bidaiaren zati bat –Tibetekoa– gogorragoa izango da, bisitari gutxi eta azpiegitura maila eskasa dituelako, baina Nepal, Sikking eta Bhutango zatia askoz lasaiagoa izango da. Ibilbide guztian garraio pribatua erabiliko dugu: gehienetan, autobus txiki bat, beste batzuetan 4x4 ibilgailuak edo Toyota Innova motakoak. Barruko hiru hegaldi egingo ditugu, eta Xining eta Lasa arteko tartea trenez egingo dugu. Bidaian zehar hainbat maila eta kategoriatako hotel eta ostatuetan egingo dugu lo. Tibeten, maiz oinarri-oinarrizko hotel eta ostatuak erabili beharko ditugu. Katmandu, Pokhara, Darjeeling, Gangtok, Guwahati, Delhi hirietan eta Bhutan osoan berriz, turista mailako hotelak (bainugela pribatuarekin). Kali Gandaki eskualdean, mendiko lodge xume baina egokietan egingo dugu lo. Bidaian, oinezko ibilbide edo txango batzuk egingo ditugu, iraupen ezberdinetakoak, aparteko inguru honen aberastasunaz gozatzeko. Bestetik, irailean, urrian eta azaroan egingo dugu ibilbidea, montzoi edo eurite-garaiaren amaiera aldean, toki hauek bisitatzeko sasoirik onena aprobetxatuz.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Chongqing hirira eta itzulera Delhitik.
    - Barruko hiru hegaldi: Chongqing- Lanzhou, Jomsom- Pokhara eta Guwahati- Delhi.
    - Txinan, Nepalen, Indian eta Bhutanen sartzeko bisatuak.
    - Aireportu, tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Toyota Coaster motako autobus pribatuko garraioa, Lanzhou eta Xining arteko ibilbidean, Lasako bisitan eta Kodari- Katmandu- Bandipur eta Phokara- Chitwan- Darjeeling arteko tarteetan eta Bhutango ibilbidean.
    - 4x4 motako ibilgailuetako garraioa, Bandipur- Jomsom eta Sandrukjonkar- Guwahati arteko tarteetan.
    - Toyota Innova motako ibilgailuetako garraioa, Skkimeko tarteetan.
    -  Lasa Express trena (literekin), Xining- Lasa tarterako.
    - Lanzhou, Xining, Lahsa, Gyangtse, Xigatse eta Katmandun, Pokhara, Darjeeling, Pelling, Gangtok, Guwahati eta Delhin eta Buthan osoan, turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria, Buthanen izan ezik, horretan pentsio osoan), birentzako geletan (bainugelarekin).
    -  Xiahe eta Xegar hirietan, hotel xumeak (lo egitea, bakarrik), bi edo hirurentzako geletan (bainugelarekin).
    - Xiahe, Xegar, Bandipur, Marpha, Kagbeni eta Jomson hirietan, hotel xumeetan egingo dugu lo bi edo hirurentzako geletan (bainugelarekin), (prezioaren barruan lo egitea bakarrik).
    - Drigung eta Retingen, NamTso lakuan Everesteko beheko kanpamenduan, oinarrizko ostatuetan, bi edo askorentzako geletan (konpartitutako bainugelekin), (prezioaren barruan lo egitea bakarrik).
    - Yuksomen, oinarrizko hotel batean, birentzako geletan (bainugelarekin), (lo egitea eta gosaria).
    - Chitwanen, turista- mailako lodge- safarietan, bungalowetan edo birentzako geletan (bainugelarekin), (pentsio osoa). 
    - Koshi Tappu erreserban, lodge- safari xume batean egingo dugu lo (afaria, lo egitea eta gosaria), birentzako bungalowetan (konpartitzeko bainugelarekin).
    - Dzongun, bertako oinarrizko etxeetan egingo dugu lo (pentsio osoa), bi, hiru edo askorentzako geletan (bainugelarik gabe) (pentsio osoan).
    - Bing Lingeko bisitarako txalupak eta sarrerak.
    - Qomolangma (Everest) Erreserba Naturaleko eta Namtso lakuaren ingurura sartzeko baimena.
    - Chitwan Parke Nazionaleko bisitak eta jarduerak.
    - Potalan sartzeko sarrera.
    - Fitxa teknikoan zehaztutako Bhutango monumentuetarako sarrerak.
    - TTP bidaia- baimena.
    - Qomolangmako Erreserba Naturalean (Everest) eta Namtso lakuaren inguruan sartzeko baimena.
    - Kali Gandaki haraneko bidaiatzeko baimenak.
    - Sikkimen bidaiatzeko baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Tibeteko erdialdeko eta Bhutango ibilbideetarako bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, ira. 24tik - aza. 17ra

Prezioa : 8.650€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Himalaiako zeharkaldi handia
Tibet, Nepal, Sikkim eta Bhutan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT