Kaxmir eta Ladakh
Himalaiako herriak eta paisaiak
Begira ezazu Indiako mapan eta segituan erreparatuko diozu iparraldeko ertzaren inguruan Himalaiako gailurrek inguratzen duten penintsula itxurako, baina itsasorik gabeko lurraldeari. Eskualde menditsu horretan daude Kaxmir eta Ladakh. Budismoa, hinduismoa eta islamismoa lasai bizi diren herrialdea, Himalaiaren oinetan. Ladakheko paisaia lehorra da, idorra… eta airea garden-gardena. Askorentzat eskualde hau da Tibeten erasopean bizi den budismoaren izpiritua ondoen gorde duena, eta, berez, tibetar kultura eta monasterio handiak nagusi dira bertan. Ladakh bisitatu ondoren sartalderantz joko dugu, Kaxmirrerantz. Ia 4.000 metroko garaiera duen mendiko mendate batek bi munduren arteko mugarena egiten du. Kontraste ikaragarria. Paisaia lehorra eta idorra alde batera utzi eta Kaxmirren baso berdeak eta lakuak ikus ditzakegu; enperadore mogolek hortxe eraiki zituzten beren udako jauregiak. Islama da alde honetako erlijio nagusia, baina ez dago inolako gatazkarik aipatutako bi mundu horien artean# Paisaia eta kultur aniztasuneko bidaia. Hemen Indian aurki dezakegun erosotasun-maila berbera aurkituko dugu eta egia esan sarri Indian gaudela pentsa genezake.#
Interesguneak
• Manali eta baso berde-berdeak • Rohtang La, bi munduren arteko muga • Tsokar eta Tsomoriri lakuak, urrutiko edertasun soila • Leh, Himalaiako monasterioak eta bazarrak • Khardung La, planetako mendiko errepideen artean, garaiena • Nubra harana, antzinako karabanen berezko pasagunea • Sonmarg, Kaxmir berdea • Dal lakua eta ur-gaineko hotelak • Srinagar, mogolen lorategiak eta lakuak •
Ibilbidea
Delhirainoko hegaldia – Manali – Rohtang La – Jispa – Baralacha La – Tsokar lakua – Tsomoriri lakua – Leh – Khardung La – Nubra harana – Leh – Dha – Kargil – Sonmarg – Dal lakua – Srinagar – Delhi.
Zenbait datu interesgarri
Bidaia hau gogor xamarra da, egoera txarrean dauden errepideetan ibiliko gara ia ibilbide osoan, batzuetan garaiera handiko baso bideetan. Lo egiteko tokiak eta, era guztietakoak. Hotel erosoak, apaindura handirik gabeko aterpetxeak, Srinagarreko ur-gaineko hotel erosoak… Bidaia hau ez da, beraz, erosotasunei dagokienez “luxuzko” bidaia horietakoa. Baina mendiko paisaiak eta herrixketako bizimodua atsegin dituzten bidaiarientzat aparteko bidaia izan daiteke, halako paisaietatik ibiltzeak deserosotasunak ahantzarazteko bidea ematen baitu. Garai hau da Himalaiako inguru hauetatik ibiltzeko sasoirik hoberena, udako montzoi-garaitik kanpo. Oro har, klima lehorra eta zeru gardenak. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
- Delhirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
Barruko hegaldia: Srinagar- Delhi.
Indian sartzeko bisatua.
Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
Delhi- Chandigarh: trena (literekin), airea gorotzeko teknologiarekin
- - Chandigarh-Manali: autobus pribatuko garraioa.
Jeep pribatuak, Manali-Srinagar ibilbiderako.
Delhi, Manali, Jispa, Leh, Kargil eta Sonamarg hirietan: turista-mailako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
Tsokar, Tsomoriri, Nubra eta Dhan, kanpaleku finkoak (lo egitea eta gosaria).
Srinagarren, ur gaineko hotela (lo egitea eta pentsio erdia).
Bidaia-asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
- “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.