Foto Birmania Budismoaren itzalpeko paisaia

Birmania
Budismoaren itzalpeko paisaia

Birmania
Budismoaren itzalpeko paisaia

“Azafraiaren” iraultza gertatu ostean eta Aung San Suu Kyi oposizioko buruaren askapenaren ondoren, birmaniarrak etorkizuna itxaropentsu ikusten hasiak dira, politikaren arloan gauzak astiroegi doazela dirudien arren. Ia berrogei urtez ilunpean bizi izan ondoren, argia ikusten hasiak dira birmaniarrak.

Bitartean bisitariak ondo hartzen jarraitzen dute, herrialde hau bisitatzen dutenek gero kanpora zabal dezaten herrialdearen benetako errealitatea.

Asiako hego-ekialdeko beste nahaspila etniko bat, etnia bat nagusitzen delarik: bamah izenekoa. Herrialdearen erdiko aldean bizi dira bamahrrak eta XI. mendearen erdian therevada joerako budismoaren bidea hartu zuten, Bengalako badiaren babesean bizi den herri honen nortasuna zehaztuz. Herri nekazaria izaki, itzelezko ondare arkitektonikoa du, eta erlijioak izugarrizko presentzia du eguneroko bizimoduan, baita paisaian ere: loreak, tenpluak, jendearen lasaitasuna, izaera abegitsua, kulturen aberastasuna... Gizakumeen aberastasun hori izan ohi da handik itzultzen direnek hona etorritakoan gehien aipatzen dutena.

Interesguneak

• Yangon hiriko Shwedagon pagoda ikusgarria • Mandalay, hiriburu kulturala • Hapa An eko kobazuloak • Bagango monumentu erlijiosoak • Popa mendia, Birmaniako Olinpoa • Inle lakuaren inguruko tokian tokiko azokak • Shan estatuko urrutiko parajea: Keng Tung • Urrian, euri-garaiaren ostean, Urrezko Harkaitzeko Pagodaren gaineko distira ikusteko aukera.

Ibilbidea

Yangonerainoko hegaldia –Bago– Hapa-An – Taungoo–Kalaw–Pindaya–Inle lakua–Taunggy–Keng Tung–Mandalay–Mingun–Sagaing–Ava–Amarapura– Monywa –Bagan–Popa mendia–Yangon.

Zenbait datu interesgarri

Birmania ezagutzeko ibilbide aproposa, herrialdeko tokirik interesgarrienak bisitatuko baititugu. Ibilbide zirkularra. Barruko hiru hegaldi egingo ditugu. Ibilbide osoan, taldearentzako autobus txiki bat erabiliko dugu.  Irawadi ibaian, Mandalay eta Minguni arteko txalupa pribatua. Ibilbide osoan turista-mailako hotelak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Yangonerainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia: Heho- Tachilek.
    - Barruko hegaldia: Tachilek-  Mandalay.
    - Barruko hegaldia: Bagan- Yangon.
    - Birmanian sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Taldearentzako garraio pribatua, autobus txiki batean (aire girotuarekin).
    - Keng Tungeko joan- etorrietarako pick- upak.
    - Mingunerako txangorako txalupa pribatua.
    - Turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin)
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo, tenplu eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abu. 2an/ira. 2an/urr. 3an.

Oharra : kontsultatu Bilbotik egon daitezkeen irteerak eta Bilborako itzulerak.

Prezioa : 2.900 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Birmania
Budismoaren itzalpeko paisaia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT