Indiako Ozeanoaren ondoko paradisu ahantzia (Yemen)
Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoaren ondoko paradisu ahantzia (Yemen)
Intsentsuaren ibilbidearen garaitik hona mende asko igaro badira ere, badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sukutra uhartea da horietako bat. Zortzi egun Sukutrako paisaia ezberdinak bisitatzeko, autoz, baina oinez egiteko aukerekin. Egun bat Sana hiria ezagutzeko eta ondoren Sukutrako Hadibou hiribururantz abiatuko gara, hegazkinez. Irla hau denbora luzez egon da bakartua, turismo bideetatik at, eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte: horixe da Sukutraren xarmarik handiena. Landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, garden-gardenak, eta mendi malkartsuak: paradisu ahantziaren erdian. Sana hirira itzuli aurretik, zortzi egun izango ditugu irla honetako natura basatiaz gozatzeko.
Interesguneak
• Sana hiriko medina zaharra, aire zabaleko museoa • Sukutra, Indiako ozeanoaren ondoan ahantzitako paradisua • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazo-arrantzaleak • Dihemrigo koralak • Haggier mendiak: landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Diksam: dragoiak eta basamortuko arrosak • Qalansiyah-ko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuab-eko izurdeak.
Ibilbidea
Sanarainoko hegaldia – Aden –Sokutra uharte : Hadibou –Homhil –Wadi Areher –Dihemri –Haggier mendiak –Diksam –Qalansiyah –Sana’a.
Sanarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldiak: Sana/Aden, Aden/Sucutra eta Sukutra- Sana.
Yemenen sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lur- mota guztietarako ibilgailuak (4 bidaiari ibilgailuko, gehienez), Sukutrako ibilbidean.
Sanan eta Adenan, hoteleko egonaldia, gosariarekin.
Sukutran, zazpi eguneko kanpaldia, pentsio osoan.
Uhartean kanpatzeko baimenak.
Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.940 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?