Fauna basatia eta naturaren gordintasuna dira Zimbabweren erakargarritasunik handienak. Herrialde honek argia eta antzinako turismoa berreskuratu nahi ditu, eta arrazakeria eta nepotismo garaiak atzean utzi. Victoriako ur-jauziek betidanik erakarri izan dituzte mundu guztiko bisitariak, baina gehienetan bidaiek shona eta ndebele bizilagunen erresuma ibilbidetik kanpo utzi izan dituzte. Baina herrialde honek badu, ur-jauziez gain, parke nazionalen sare bikain bat, "bost handiez” hainbat eratara gozatzeko aukera ematen duena: 4x4etan (P.N. Hwange), oinezko safarietan errinozeroak ikusteko (Matobo P.N.) edota itsasuntzian Kariba lakuan (Kariba P.N. eta Matusadona P.N.). Zimbabwe Handiko hondakinak eta historia aberatsa, haitzuloetako pinturak, herrixkak, azokak... ikusteko gauza ugari. Ibilbideak Mozambikeko hegoaldean jarraitzen du: turismo-bolada handietatik kanpo dagoena baina kostaldean paisaia ikaragarriak dituena. Indiako Ozeanoko hondartzak eta koralak, arrantzaleen herrixkak, koko-sail zabalak, ozeano harroa eta bizilagun apalak eta lasaiak. Maputo adeitsu eta alaian amaitzen den itsasertza.
• Victoriako ur-jauziak, naturaren opari ederra • Hwange P.N.ko “bost handiak” • Oinez, errinozero zuriaren atzetik • Matobo P.N.ko paisaia ederrak • Haitzuloetako artea eta Cecil Rhodesen hilobia • Kariba laku Parke Nazionala • Matusadona Parke Nazionala, barkuan eta ertzean zehar • Zimbabwe Handia, Afrika azpisahararreko hondakinik zaharrenak • Shona etniako herrixkak eta azoka txikiak • Chinhoyiko haitzuloak • Vilanculos, Bazarutoko artxipelagorako atea • Morrungulo, Indiako Ozeano lasaia eta bakartia • Tofo, munduko arrainik handienaren bila: marrazo balea • Maputo, Afrikako hiribururik atseginena.
Hararerainoko hegaldia–Chivhu– Masvingo–Zimbabwe Handiko hondakinak– Bulawayo–Matobo P.N.– Hwange P.N.–Victoria Falls–Mlibizi– Kariba–Matusadona P.N.–Chinhoyi– Chimoio– Vilanculos– Bazaruto P.N.–Morrungulo–Tofo– Maputo.
Ibilbide interesgarria, bizia eta osoa, paisaien nahiz animalien ikuspegitik. Nolabaiteko azpiegitura-maila duen arren, turismoak erabat ahantzitako herrialde bat –Zimbabwe– Mozambikeko hegoaldearekin (kostaldea, hondartzak, urpekaritza, jendea…) lotzen duen bidaia. Hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus pribatua txikia, ferrya (Kariba aintzira zeharkatzeko), motordun etxe-txalupa (2 egunez Matusandona P.N.ko bizitza basatia ikusteko) eta lur mota guztietarako ibilgailuak (Matobo eta Hwange P.N.etako bisitetarako). Hoteletan eta bungalowetan egingo dugu lo. Neguko bidaia izango da, berez euririk gabe eta tenperatura atseginekin, bidaiaren hasieran hotzak izan arren. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Harareraino, itzulera Maputotik.
- Zimbabwe eta Mozambikera sartzeko bisatuak.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako.
- Turista motako hoteletan (lo egitea eta gosaria) eta bungalowetan egingo dugu lo ibilbide guztian.
- Morrungulon lau pertsonentzako etxoletan (bainugela konpartitua) lo egingo dugu, gosaria barne.
- Matobo eta Hwange parke nazionaletako bisitetarako 4x4 ibilgailuak.
- Mlibizi- Kariba ferria, pentsio osoan.
- Etxe- txalupa (houseboat) Matusadona P.N.an bi eguneko bisitaldirako, pentsio osoan.
- Ibilbideak zehaztutako parke eta erreserba naturaleterako sarrerak, baita Cecil Rodhesen hilobira ere.
- Matobo P.N.an egun osoko txangoa errinozeroak ikusteko.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- Zehaztuta ez dauden parke natural eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 1ean/abuz. 5ean.
Prezioa : 3.525 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 125 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.