Fauna basatia eta naturaren gordintasuna dira Zimbabweren erakargarritasunik handienak. Herrialde honek argia eta antzinako turismoa berreskuratu nahi ditu, eta arrazakeria eta nepotismo garaiak atzean utzi. Victoriako ur-jauziek betidanik erakarri izan dituzte mundu guztiko bisitariak, baina gehienetan bidaiek shona eta ndebele bizilagunen erresuma ibilbidetik kanpo utzi izan dituzte. Baina herrialde honek badu, ur-jauziez gain, parke nazionalen sare bikain bat, beste herritan ikusi ahal izaten diren animalia multzo haundirik gabe baina ezta turistena ere, "bost handiez” hainbat eratara gozatzeko aukera ematen duena: 4x4etan (P.N. Hwange), oinezko safarietan errinozeroak ikusteko (Matobo P.N.) edota itsasontzian Kariba lakuan (Kariba P.N. eta Matusadona P.N.). Zimbabwe Handiko hondakinak eta historia aberatsa eta Khamiko hondakinak, haitzuloetako pinturak, herrixkak, azokak... ikusteko gauza ugari.
• Victoriako ur-jauziak, naturaren opari ederra • Hwange P.N.ko “bost handiak” • Oinez, errinozero zuriaren atzetik • Matobo P.N.ko paisaia ederrak • Haitzuloetako artea eta Cecil Rhodesen hilobia • Kariba laku Parke Nazionala • Matusadona Parke Nazionala, barkuan eta ertzean zehar • Zimbabwe Handia, Saharaz hegoaldeko Afrikako hondakin zaharrenak • Khamiko hondakinak, beste Giza Ondarea • Shona etniako herrixkak eta azoka txikiak • Harare, Zimbabweko hiriburua eta goi mailako musikarien sehaska • Bulawayo, herriko bigarren hiriburua • Chinhoyiko haitzuloak.
Victoria Fallserainoko hegaldia –Mlibizi –Kariba –Matusadona P.N. –Chinhoyi –Harare –Masvingo –Zimbabwe Handiko hondakinak –Bulawayo –Khamiko hondakinak –Matobo P.N. –Hwange P.N. –Victoria Falls.
Ibilbide interesgarria, bizia eta osoa, paisaien nahiz animalien ikuspegitik. Zimbabwek ez du biltzen animalia kopuru handiko kontzentraziorik, baina ia bakarka gozatu ahal izatearen xarma gehitzen du, oso presentzia turistiko txikiarekin Victoria Fallsetik haratago. Nolabaiteko azpiegitura-maila duen arren, turismoak erabat ahantzitako herrialde baterako bidaia; hots, Zimbabwera. Hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus pribatua txikia, ferrya (Kariba aintzira zeharkatzeko), motordun etxe-txalupa (2 egunez Matusandona P.N.ko bizitza basatia ikusteko) eta lur mota guztietarako ibilgailuak (Matobo eta Hwange P.N.etako bisitetarako). Hoteletan eta bungalowetan egingo dugu lo. Neguko bidaia izango da, berez euririk gabe eta tenperatura atseginekin, gauetan hotzak izan arren. Banoako gidaria.
- Victoria Fallserainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Zimbabwera sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako.
- Turista motako hoteletan (lo egitea eta gosaria) eta bungalowetan egingo dugu lo ibilbide guztian.
- Matobo eta Hwange parke nazionaletako bisitetarako 4x4 ibilgailuak.
- Mlibizi- Kariba ferria, pentsio osoan.
- Etxe- txalupa (houseboat) Matusadona P.N.an bi eguneko bisitaldirako, pentsio osoan.
- Ibilbideak zehaztutako parke eta erreserba naturaletarako sarrerak, baita Cecil Rodhesen hilobira ere.
- Matobo P.N.an egun osoko txangoa errinozeroak ikusteko.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- Zehaztuta ez dauden parke natural eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 17 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abu. 3.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.460 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.