Foto Annapurna mendigunearen itzulia. Tilicho aintzira Nepal

Annapurna
mendigunearen itzulia.
Tilicho aintzira
Nepal

Annapurna
mendigunearen itzulia.
Tilicho aintzira
Nepal

Nepaleko trekkingen artean, Annapurna mendigunearen inguruko ibilbidea agian klasikoena eta ederrenetarikoa izango da. Annapurna, Dhaulagiri eta Manasluko magaletako bailaretan ibiliko gara, gailur horiek guztiek 8.000 metrotik gorako garaiera izanik: eta bidean herrixkak, etniak, paisaiak... gure pausoen lagun. Urteen poderioz, trekking klasiko honetan aldaketak sartzeko aukerak sortu ohi dira. Guk aurten Manangera iritsi ondoren Tilicho laku ederra bisitatu nahi dugu, gorputza behar bezala egokitzeaz gain, eskualde honetako trekking osatuagoa egiteko aukera ematen digulako.

Ibilbide honetan gizataldearen jokabidea garrantzizkoa da, gauero toki ezberdinetan egingo baitugu lo, bidean topatzen ditugun herrixketan, eta horrela bertan bizi direnen egunerokotasuna ezagutu ahal izango dugu.

Zenbait datu interesgarri

Katmandutik abiatuko gara, eta Katmandu bailarako toki interesgarrienak bisitatu ahal izango ditugu. Hortik, Trisuli ibaiaren eretzetik. Dumre herrira joango gara. Besisaharren helduko diogu mendigunea inguratzen duen oinezko ibilbideari, hasieran iparraldetik, Throng La mendi-leporaino, eta hortik beherantz Kali Gandakin zehar espedizio askotako abiagune bilakatu den Pokhara lakuraino. Ibilbidean, herrixka bakoitzean topatuko ditugun “lodge” edo ostatuetan egingo dugu lo. Zamaketariek eramango dute gure ekipajea.
Trek hau gogorra da, bai fisikoki, baita psikologikoki ere, beraz ongi prestatua etorri beharra dago. Banoako gidari bat izango dugu gurekin bidaia osoan.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Pokhara eta Katmandu artean barne hegaldia.
    - Nepalen sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatuko garraioa: Katmandu- Besisahar.
    - Katmandu eta Pokharan, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugela pribatuarekin).
    - Trekkingak iraun bitartean, lodge- etan lo egitea.
    - Bidaiarien ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
    - Trekkingeko baimenak eta Annapurnetako Parke Nazionalerako sarrera.
    - Bidaia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Janariak eta edariak.
    - Aire- tasak. 
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 17

Trekking-maila: 2

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 2an/aza. 2an.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik egon daitezkeen irteerak eta Bilborako itzulerak.

Prezioa : 1.890 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Annapurna mendigunearen itzulia. Tilicho aintzira
Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT