Nepaleko trekkingen artean, Annapurna mendigunearen inguruko ibilbidea agian klasikoena eta ederrenetarikoa izango da. Annapurna, Dhaulagiri eta Manasluko magaletako bailaretan ibiliko gara, gailur horiek guztiek 8.000 metrotik gorako garaiera izanik: eta bidean herrixkak, etniak, paisaiak... gure pausoen lagun. Urteen poderioz, trekking klasiko honetan aldaketak sartzeko aukerak sortu ohi dira. Guk aurten Manangera iritsi ondoren Tilicho laku ederra bisitatu nahi dugu, gorputza behar bezala egokitzeaz gain, eskualde honetako trekking osatuagoa egiteko aukera ematen digulako.
Ibilbide honetan gizataldearen jokabidea garrantzizkoa da, gauero toki ezberdinetan egingo baitugu lo, bidean topatzen ditugun herrixketan, eta horrela bertan bizi direnen egunerokotasuna ezagutu ahal izango dugu.
Katmandutik abiatuko gara, eta Katmandu bailarako toki interesgarrienak bisitatu ahal izango ditugu. Hortik, Trisuli ibaiaren eretzetik. Dumre herrira joango gara. Besisaharren helduko diogu mendigunea inguratzen duen oinezko ibilbideari, hasieran iparraldetik, Throng La mendi-leporaino, eta hortik beherantz Kali Gandakin zehar espedizio askotako abiagune bilakatu den Pokhara lakuraino. Ibilbidean, herrixka bakoitzean topatuko ditugun “lodge” edo ostatuetan egingo dugu lo. Zamaketariek eramango dute gure ekipajea.
Trek hau gogorra da, bai fisikoki, baita psikologikoki ere, beraz ongi prestatua etorri beharra dago. Banoako gidari bat izango dugu gurekin bidaia osoan.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Pokhara eta Katmandu artean barne hegaldia.
- Nepalen sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatuko garraioa: Katmandu- Besisahar.
- Katmandu eta Pokharan, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugela pribatuarekin).
- Trekkingak iraun bitartean, lodge- etan lo egitea.
- Bidaiarien ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
- Trekkingeko baimenak eta Annapurnetako Parke Nazionalerako sarrera.
- Bidaia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Janariak eta edariak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 17
Trekking-maila: 2
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 2an/aza. 2an.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik egon daitezkeen irteerak eta Bilborako itzulerak.
Prezioa : 1.890 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.