Foto Venezuela Mendizerrak,  lautadak, oihanak  eta hondartzak

Venezuela
Mendizerrak,
lautadak, oihanak
eta hondartzak

Venezuela
Mendizerrak,
lautadak, oihanak
eta hondartzak

Gehienek eguzkia, hondartza eta Kariberekin parekatu ohi dute Venezuela. Eta hori guztiz egia da. Baina Venezuelak, topiko horiek alde batera utzita, baditu ezagutzeko guztiz interesgarriak diren bestelako alde batzuk. 
    Gure ibilbidean kontrastez beteriko herrialde bat ezagutzeko proposamena egiten dizugu, naturaren aberastasunaren inguruan.
    Caracas hiriburutik abiatuta, Andeen bihotza den Sierra Nevada mendizerrarantz egingo dugu. Merida eta Andeetako basamortuko lurrak ikusi ondoren, Llanos aldera joango gara: ordoki edo lautada zabal-zabalak, bertako fauna ikusteko behatoki ezin hobeak. Henry Pittier Parke Nazionalean atsedena hartu ostean, Canaima Parke Nazionalera: tepuye magikoak, ibai emaritsuak eta ur-jauzi handiak, Salto Angel izenekoa, esaterako. Hortik Orinokoko deltarantz, eta kostaldean amaituko dugu berriro, Mochima eta Paria penintsulako parke nazionaletan: horietako paisaia ikusgarriek atsedena hartzen lagunduko digute.

Interesguneak

• Mochima P.N. eta Paria penintsula • Canaima P.N., milaka urteko tradizioko tepuye-etan nabigatuz • Salto Angel (edo Churu Muru) ur-jauzi ikusgarria, egun osoko nabigazio aldiaren ostean • Andeetako Merida, hiri koloniala • Sierra Nevada Parke Nazionaleko Los Nevados herria • Orinokoko lur lauak: kaimanak, anakondak, izurdeak... • Henry Pittier P.N.: kakao-plantazioak, hondartzak eta ibaiak • Orinokoko delta , warao etniako indioen bizilekua 

Ibilbidea

Caracaserainoko hegaldia–Sierra Nevada P.N. –Merida- Santo Domingo–Llanos del Orinoco –San Fernando de Apure –Henry Pittier P.N. –Ciudad Bolivar­ –Canaima P.N. –Salto Angel –Orinokoko delta –Paria penintsula –Mochima P.N.–Caracas.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztian autobus pribatu txiki bat edukiko dugu. Barruko hegaldiak: Caracas-Vigia, Caracas-Ciudad Bolivar, Ciudad Bolivar-Canaima-Ciudad Bolivar. "Curiaria" motako kanoak Canaimako Parke Nazionalean eta lantxak Orinokon. Lo-eta, hotel eta ostatuetan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Caracaserainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barruko hegaldiak: Caracas- Vigia, Caracas- Puerto Ordaz eta Ciudad Bolivar–Canaima–Ciudad Bolivar.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan zehar, autobus pribatua.
    - Ibilbide guztian zehar, lo egitea eta gosaria, hotel eta ostatuetan.
    - Canaima urmaelean, gau batez hotelean egingo dugu lo, beste gau batez kanpalekuan, hamaketan lo eginez (pentsio osoa).
    - Canaman, Salto Angel ur- jauzia ikusteko irteerak, “curiara” izeneko ontzietan, bertako gidari eta materialekin.
    - Aipatutako egunetan, Hato el Cedralen egindako gauetako ostatua (pentsio osoa), tokian tokiko gidariak eta txangoak.
    - Orinokoko deltan txalupetako joan- etorriak, txangoak eta pentsio osoa barne daude.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Parke nazionaletarako sarrerak (5 €).
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 7 an.

Prezioa : 2.830 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Venezuela
Mendizerrak, lautadak, oihanak eta hondartzak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT