Foto Vanuatu Sua eta tradizioa  Melanesiako  bihotzean

Vanuatu
Sua eta tradizioa Melanesiako bihotzean

Vanuatu
Sua eta tradizioa Melanesiako bihotzean

Vanuatu –“Gure Lurra” bislama hizkuntzan– gugandik hamazortzi mila kilometrora dagoen herrialdea da. Urrun dago, gugandik oso urrun. Eta sentsazio hori areagotu egiten da hegoaldeko Pazifikoko herrialde horretan bizi direnek, “ni-vanuatu” etniakoek, beren tradizio zaharrei eusteko ahaleginetan nortasunari eta eguneroko bizimoduari eutsi dietela ikusten dugunean.
Historikoki “Hebrida Berriak” izenaz ere ezagutuak, Melanesiako artxipelagoa osatzen duten sumendi jatorriko laurogeita hiru uharte hauek bisitari ugari jaso dituzte historian zehar (Pedro Fernández Quiros, Bouganvilleko kondea, James Cook…) baina ezin izan dituzte mendean hartu. Gaur egun ere hainbat altxor gordetzen dituzte: paisaia paregabeak, natur ikuskizun harrigarriak, herrixka zoragarriak…
Efateko ur gardenetatik magia beltzeko eta magé sozietatearen uhartea den Ambrym uhartera joango gara, irakiten dagoen magma erakusten digun kraterraren ikuskizun ederra eskaintzen diguna, bakarrenetakoa munduan. Pentecoste uhartean Hego Pazifikoko ohitura zaharrenetako bat ikusi ahal izango dugu, nangol deritzona. Bertako biztanleek egurrezko dorreak eraiki eta goitik jauzi egiten dute, lurra emankortzeko erritual bitxi batean. Espiritu Santo uhartea Bigarren Mundu Gerratearen ondarearen lekuko bizia da. Hemen, baso tropikalean sartuko gara, historian atzera eramango gaituzten herrixka edo komunitateen bila, txerrien hortzek biziari beste balio bat ematen zioten garaietara. Eta uharteetako ibilbidean hareazko hondartza zuriak eta igerileku naturalak eskaintzen dizkiguten paraje zoragarriak aurkituko ditugu.
Lur dardarti eta opari honetan, sua eta desagertzeko arriskuari aurre egiten dioten tradizioak dira nagusi. Guk ibilbide bizi eta gogor bat eskaintzen dizugu, maila guztietan, herrialde honetan azpiegiturak urriak direnez gero, batzuetan aparteko ahaleginak egin behar izaten direlako urruti dauden tokietaraino iristeko, baina uharteetako biztanleen izaera abegitsu eta zabalak eta paisaien eta naturaren kontrasteek aurrera egiteko indarra emango digute.

Interesguneak

• Port Vilako azoka koloretsua • Efate kostaldeko ur disdiratsuak•  Chief’s Nakamal eta Museo Nazionala  • Melvert-eko nekazari kutsua eta bertako ur-beroko igerilekua • Marum eta Bebow sumendietako galdarainoko oihaneko trekkinga • Marum Mendiko sumendi biziko kraterra eta laba lakua  • Ranon, eta bere hondar bolkanikoko hondartzak • Ambryn iparreko mage sozietatea • Olal eta Harimaleko baserri bizitza eta nasare deritzona • Pentecostes uharteko nangol jaialdia, jauzi ikusgarriekin • Bunlap herri tradizionala • Million Dollar Point • Jaramajako bizimodu tradizionala • Lonnoc Beach eta Champagne Beach paradisuzko hondartzak.

Ibilbidea

Port Vilarainoko hegaldia –Craig Cove –Melvert –Ambryn Galdara –Marum mendia –Ranon –Olal –Harimal –Pangi –Lonorore –Ranwas –Bunlap – Lononore–Luganville –Jaramaja –Lonnoc – Champagne Beach –Port Vila.

Zenbait datu interesgarri

Herrialde honen azpiegiturak ez dira oso handiak, beraz bidaiarien jarrera baikorra eta pazientzia ezinbestekoak izango dira ibilbide osoan zehar. Ibilbide osoan behin baino gehiagotan egin behar izango ditugu oinezko ibilbideak, horixe baita uharteetako barnealdeko tokirik interesgarrienetara iristeko era bakarra.  Bi trekking egingo ditugu, bakoitza bi egunetakoa. Bestetik, Port Vila eta Luganvilleko bisitetan, autobus pribatu txikiak erabili ditugu, eta Ambryn eta Pentecostes uharteetan taldea eta ekipajea garraiatzeko kamioi txikiak eta motordun txaupak, eta Port Vila-Craig Cove, Lonore-Luganville eta Luganville-Port Vila hegaldietarako hiru hegazki txiki. Bi hiri nagusietatik kanpo ez dago hotel eta garraiobide handirik, eta horrek bidaia beste era batera egitera behartuko gaitu: tarte batzuk oinez egin beharko ditugu eta osatu xumeetan egin beharko dugu lo. Beraz, ekipaje arinak eramatea eta fisikoki sasoi onean egotea gomendatzen dizugu. Ibilbidean turismo-bideetatik kanpo, oso urruti eta nahiko bakartuak dauden tokietara iritsiko gara, besteak beste, Marum Mendira edo Bunlap eta Jaramaja herrixka tradizionaletara, eta oihan sakonak, laba-ibaiak… zeharkatu beharko ditugu, beti itsasoz inguratuta. Ibilbide gogorra, klima bero eta tropikalarekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Port Vilarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barruko hiru hegaldi: Port Vila- Craig Cove, Lonorore- Luganville eta Luganville
    - Port Vila.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Efate eta Espiritu santo uharteetako bisitaldietarako autobus pribatu txikiko garraioa.
    - Ambrym eta Pentecostes irlen artean, motordun txalupak.
    - Sidney, Port Vila eta Luganvillen, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Melvert, Ranon, Olal, Pangi eta Ranwas- en, oinarrizko misio edo bungalowetan lo egitea (konpartitzeko bainugelekin).
    - “Namakala” (herriko etxea), Izpiritu Santu uharteko  trekkingean.
    - Lonnoc Beach- en, bungalowak (lo egitea eta gosaria).
    - Pentsio osoa Ambrym eta Pentecostes irletan, baita ere Izpriritu Santuko irlako trekkinean.
    - Ambryngo sumendietako trekkingean eta Espiritu Santoko  trekkingean, bertako gidariak eta zamaketariak. ( Kanpatzeko materiala barne, lo-  zakua izan ezik).
    - Panaseko nangol- erako sarrera.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo eta kastom fees- etarako sarrerak (lur pribatuetako tarifak).
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 4.450 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Vanuatu
Sua eta tradizioa Melanesiako bihotzean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT