Mongolia
Larre eta zaldien lurra
Gengis Khanek, Mongoliako konkistatzaile nagusia izan zenak, tribu nomadak batu eta gerrarako bidean jarri zituen, eta Europako ateetaraino hedatu zen inperio mitikoa sortu zuen, Asiako Erdialdea, Pertsia, Ekialde Hurbila, Txina… okupatuz, Indoko haran zaharrean ere sartu-irtenak egin zituelarik. Nekez aurki dezakegu liburuetan Mongoliari buruzko Gengis Khanen aurretiko aipamenik eta Gengis Khanen inperioa desegin ondoren ere berriro desagertu zen historiako liburuetatik, duela gutxira arte.# Egungo Mongolia bisitatuz konturatuko gara Gengis Khanen garaiak oraindik bizirik daudela mongoliarren oroitzapenetan, bizitzan eta ohituretan, baina... noiz arte? Nomaden herria, etengabeko mugimenduan beti, ganaduarentzako larre onenen bila edota negua igarotzeko bailara epelenen bila. Abeltzaintzatik bizi dira gehien bat: yakak, gameluak, zaldiak, elur-oreinak… , eta horietatik ateratzen dituzte janariak (haragia eta esnea), berokiak, garraioa… bizitzeko behar duten guztia beren ger edo etxebizitza mugikorretan sartuta. Eta beste inon ez bezala, hemen zaldia da nagusi, bizitzeko ezinbestekoa, eta mongoliarren bizimoduan eta kulturan oso uztartua. Mongoliarrak, gogorrak, zakarrak, borrokalariak… baina aldi berean abegikorrak eta lagunen lagunak, agian bizi diren lurreko klimaren antzekoak, muturrekoak.# Gure ibilbidean Gobiko basamortutik erdiko lurretako estepa, baso eta lur bolkanikoetarantz abiatuko gara, iparraldean Khovsgol laku handiarekin topo egin arte, siberiar paisaiaren erdi-erdian. Basamortua, belarrezko itsaso zabal bat, mendiak, lakuak, basoak… bertan bizi direnen eta denboraren joan-etorrien lekuko isilak, ibilbide handi honen erronkari eutsiko ote dion bisitariari so. Natura bere gordintasunean eta espazio zabal-zabalen handitasuna maite dituztenei begira pentsatutako bidaia, Mongolian ez baitago ia hiri handirik.#
Oharra: Bilboko eta Bartzelonatik irteerak aurreko egunean izango dira.
Interesguneak
• Ulan Bator, sobietar kutsuko hiria • Baga Gazariin Chuluuko harkaitzezko irudiak • Ongii monasterioaren hondakinak • Bayanzageko dinosauro-aztarnategiak • Gobiko basamortua, hareazko duna handiak • Orhoneko bailaran, zaldi gainean • Tsenherreko ur termalak • Horgoko sumendi-eremuko oinezko ibilbideak • Khovsgol lakua, Mongoliako lakurik sakonena.
Ibilbidea
Ulan Batorrerainoko hegaldia–Baga Gazariin Clhulul– Ongii Hii–Bayanzag–Yol– Hongor–Guchin Us–Ulaan Tsutgalan–Tsenher–Terhiin–Jargalant–Toilogt–Moron–Ulan Bator.
Zenbait datu interesgarri
Barruko hegaldia: Moron-Ulan Bator. Ibilbide osorako lur mota guztietarako ibilgailuak. Lo-eta, kanpatuta (pentsio osoa), Ulan Bator hiriburuan izan ezik, hor turista-mailako hotelean. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
- Ulan Batorrerainoko hegaldia, joan- etorria.
Barruko hegaldia: Moron- Ulan Bator.
Mongolian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lur gaineko garraio guztiak.
Ulan Bator hirian, turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria).
Ibilbide guztian zehar kanpaleku turistikoetan egingo dugu lo (pentsio osoa), bi gautan izan ezik, horietan familia nomaden artean egingo dugu eta.
Parke natural eta erreserbetarako sarrerak.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
- Otorduak (zehaztutakoak izan ezik).
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.