Tibesti, betidanik Saharazaleen gogoan izan den eskualde mitikoa. Hala ere, azken 30 urtean ia ezinezkoa izan da eskualde horretara bidaiatzea, eskualdeko tribuen arteko gatazka eta arazo politikoak zirela eta.
Orain, berriz, badirudi giroa hobetu dela eta gutako askorentzat amets hutsa zena errealitate bilakatzeko aukera izango dugu: Tibesti bisitatzea. Tibestin aurki ditzakegu Sahara osoko mendirik handienak, jatorri sumendikoak. Garaienak, Emi Koussi deritzonak, 3.415 m ditu. Sumendu izugarri horrek eta inguruek edertasun handiko paisaiak eskaintzen dizkigute, naturaren aldetik aberatsak eta ikusgarriak. Sumendi handiak, paraje malkartsuak, harkaitzak, harea, labar-grabatuak... Eta hori guztia oso urruti eta erabateko bakardadean dagoen lurraldean, bere handitasunean txiki-txikiak garela sentiaraziz. Eta ahaztu gabe eskualdeko zaintzaileen, tubu gogorren gizatasuna.
Djamenarainoko hegaldia–Moussoro–Salal-Kouba Oulanga– Faya–Ehi Atroun– Gona Orka–Zouarké– Trou de Natrón–Pic Touside–Udinger– Bardai–Yebbi Bou –Emeri Miski–Tigui Cocoina – Tigui– Tigui Pitón–Faya– Erg Djourab-Kouba Oulanga– Massakory– Djamena.
Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu, ibilbide osoan. 16 gau kanpatuta, pentsio osoan. Egia esan hau ez da benetako bidaia bat, gehiago baitu abentura handi baten itxura, azpiegiturarik ez duen herrialde baten barrena eramango gaituena. Egoera horretan ezinbestekoa da bidaiarako behar dugun guztia aldean eramatea.
Tibestin oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu, ez oso luzeak, inguruko edertasunez gozatu ahal izateko.
Ibilbidean ezusteko ugari izango ditugu eta komeni da era horretako bidaietan nolabaiteko esperientzia izatea, baita aldarte ona ere, bidean gerta daitezkeen ezustekoei aurre egiteko, hain zuzen ere. Banoako gidaria.
- Djamenarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Txaden sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
- Djamenan, turista motako hotela (lo egitea eta gosaria).
- Lur mota guztietarako ibilgailuko garraioa, ibilbide osoan.
- 16 gau kanpatuta, pentsio osoan.
- Kanpalekuetako eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
- Zirkulazio eta kanpaldiko baimen guztiak
- Tubu etniako gidaria.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abe. 2an.
Prezioa : 3.650€ + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.