Manaslu (8.163 m) planetako hamalau gailurrik altuenetako bat da. Piramide baten itxura du eta inguruan kultur giro berezi-berezia, hamalau gailurren talde berezi horretatik nolabait bereizteko izaera ematen diona. Pertsona batekin alderatuz gero, zuhurra dela esango genuke.
Urte askoan mendizaleen ohiko bideetatik kanpo egon da, eta oztopo burokratikoek eta logistikako arazoek zaildu egiten zuten Nepaleko urrutiko alde honetaraino iristea. Horrek guztiak ondorio positibo bat izan du, ingurua ondo kontserbatu dela.
Trekking zirkular honek mendi handi baten eta mendi horren inguruko mendien dimentsioetara eta paisaietara hurbiltzeko aparteko aukera ematen digu eta, aldi berean, ingurune latz baten erdian egunero bizimodua aurrera ateratzeko gogor borrokatzen duten eskualde honetako tibetar biztanleen kultur giroan, oraindik bere izaerari ederki eusten diona, sartzekoa.
Katmandutik abiatuko gara, hiriburua eta izen bereko bailara osoa ezagutzeko. Ondoren Soti Khola herrira joango gara, eta hortik 13 eguneko oinezko ibilbideari helduko diogu.
Trekkingak irauten duen bitartean, ibilbideko herrietako lodge-etan egingo dugu lo, eta zamaketari batzuek eramango digute ekipajea. Trekking osoan Banoako gidari bat izango dugu bidelagun.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Nepalen sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Katmandu- Arughat eta Pokhara- Katmandu tarteetarako autobus pribatuko garraioa.
- Katmandu eta Pokharan, hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Trekkingak irauten duen bitartean, lodge- etan lo egitea.
- Bidaiarien ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
- Trekking- baimenak eta Annapurnetako Parke Nazionalerako sarrera.
- Manaslu eskualdeko eremu murriztura sartzeko baimen berezia.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak eta edariak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 13
Trekking-maila: 2
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 2an.
Oharra : Bilbotik irtetzeko aukera dago. Madrilera itzulera biharamunean izango da.
Prezioa : 2.290 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.