Nepaleko ipar-mendebaldean badago lurralde txiki bat, politikoki Nepalekoa izan arren Tibeti begira bizi dena, Nepali bizkarra emanez. Munstang erresuma zaharra da, toki lehor eta gogorra, eta Dalai Lamaren hitzetan budismoari eta Tibeteko kulturari Tibeten bertan baino hobeto eutsi diena, tradizio horri fidelago eutsi diona.
Han bizi direnek lur-eremu txikia landuz eta gatzaren salerosketan arituta atera izan dute bizimodua. Hemen ez dugu ikusiko Nepali buruz hitz egiterakoan gehienetan aipatu izaten diren mendi eta gailur altuak, baina paisaiak eta bizimodua hemen ere gogorrak dira, Himalaia erdian, eta urte askoan mugak itxita egon izanak bertako kulturaren izaerari irauteko aukera eman dio.
Pokhara hiritik abiatuko gara, hegazkin txiki bat hartuta, Jomson hirirantz, eta hortik Munstang eskualdeko sarbidea den Kagbeni herrira. Gure gauzak garraiatuko dituzten zamaketarien eta sukaldaria eta sukaldari-laguntzailea izango ditugu bidelagun. 13 egunez, bidean topatuko ditugun herrietan egingo dugu lo, kanpin-dendetan. Banoako gidaria.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Barruko hegaldiak: Pokhara–Jomson eta Jomson- Pokhara.
- Nepalen sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatuko garraioa, Katmandu- Pokhara eta Pokhara- Katmandu.
- Katmandu eta Phokaran, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugela pribatuarekin).
- Trekkingak iraun bitartean, oinarrizko lodgeetako egonaldia. (Ikus ostatuen atala)
- Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
- Bidaiarien ekipaje pertsonala garraiatzeko zamaketariak.
- Munstangen sartzeko baimen berezia.
- Zamaketarien asegurua.
- Bidaia- asegurua.
- BANOAko gidaria.
- Janariak eta edariak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta "Prezioaren barruan" atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 12
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an.
Oharra : Biharamunean izango da Bilbo eta Madrilerako itzulera.
Prezioa : 2.990 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.