Turkia (mendiak, basoak, kostaldea…) aparteko paradisua da oinez egitea oso gustukoa dutenentzat, aukera asko eskaintzen dituelako. Oraingoan, Mediterraneoko kostaldean ibiliko gara, Lizia deritzon eskualdeko kostaldetik Bozburun penintsularaino, hain zuzen ere.
Naturaren edertasuna nabarmentzen da paraje hauetan: Mediterraneoko pinuen basoak, kareharrizko mendiak eta itsasoaren urdin bizia, antzinatik oso preziatuak, historian zehar inbasio askoren eragile izan dira. Eta inbasio horien lekuko dira bertan ikus ditzakegun arkeologi hondakinak. Azken aldi honetan gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da Liziako paraje eder hauetara, baina oinezkoko ibilbideek beste aukera bat eskaintzen digute, lasaiagoa.
Antalyaraino hegaldia –Termessos –Yayla Kuzdere –Beycik –Cıralı –Adrasan –Gelidonia lurmuturra–Demre–Ucagiz –Aperlae –Simena –Dalyan–Kaunos–Hisaronu–Turgut–Eren mendia –Selale –Bayır–Selimiye–Bozburun–Sogut–Dalaman.
Oinezko ibilbide honek guztira hamabi eguneko iraupena du, bi zatitan banatuta. Lehen 7 egunetan, oinez ibiliko gara Liziako kostaldean zehar, ondoren ibilgailuz Bozburun deritzon penintsulara joango gara, bertan beste beste 5 egunez oinez egiteko. Egunero 4 eta 6 ordu bitarteko ibilaldiak egingo ditugu.
Trekkingak dirauen egunetan, ostatu eta hoteletan egingo dugu lo, pentsio erdian, eta ibilgailu batek garraiatuko du gure ekipajea. Ibilbide osoan Banoako gidari bat izango dugu gurekin.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Antalyaraino eta itzulera Dalamandik.
- Turkian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txiki bat trekkingaren hasieraraino joateko eta trekkingaren amaieratik itzultzeko.
- Trekkingak iraun bitartean, ekipajea garraiatzeko ibilgailu bat.
- Antalyan, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Trekkingaren gainerakoan, hotel eta ostatu xumeetako egonaldia (pentsio erdian, lo egitea, gosaria eta afaria).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, parke nazional, arkeologia- gune eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 12
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 1ean.
Prezioa : 1.860 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.