Foto Kanchenjungako Trekkinga Nepal

Kanchenjungako Trekkinga
Nepal

Kanchenjungako Trekkinga
Nepal

Kanchenjunga munduko hirugarren mendirik garaiena da, Indiako Sikkin estatuarekin muga egiten duen Nepalgo ekialdeko bihurgune urrun batean kokatutako benetako erraldoia. Mendi handi honen oinarrirantz ibiltzea ez da mundu guztiarentzako gauza. Kanchenjunga urrun dago, Katmandutik oso urrun, jende gutxi doa hara, 15 bat egunetan oinez ibiliko gara, eta ostatuak OSO OINARRIZKOAK dira. Hemen ez dugu aurkituko inondik inora Anapurnako edo Everesteko trekkinetako erosotasunik, baina ezta haietatik ibiltzen den jende-multzo handirik ere.

Natura, mendia eta antzinako erara egiteko urruntasuna preziatzen dakitenentzako trek bat da hau, non mendia, bertan bizi den jendea eta bere ingurunea nagusia den eta erosotasunak bigarren maila batera pasatzen diren.

Herri askotan zehar ibiliko gara, non bizitza aurrera ateratzea lan gogorra den, baina oraindik gehienek irribarre batekin hartuko gaituzte bertan. Lehenik, iparraldeko oinarrizko eremua bisitatuko dugu, eta, aurrerago, hegoaldeko isurialdekoa.

Herri askotan zehar ibiliko gara, non bizitza aurrera ateratzea lan gogorra den, baina oraindik gehienek irribarre batekin hartuko gaituzte. Lehenik, iparraldeko oinarrizko kanpamendua bisitatuko dugu, eta, aurrerago, hegoaldeko isurialdekoa.

Ibilbidea

Katmandu –Bhadrapur –Taplejung –Chiruwa –Sukhathum –Amjilosa –Gyabla –Ghunsa –Kambachen –Lhonak –Pangpema –Kambachen –Ghunsa Sele La Tseran –Ramche –Torangden –Kinsara –Ranipul –Tapethok –Taplejung –Bhadrapur –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Hemen aurkezten dizuegun trekkina ederra da oso, bidean gozatu ahal ziango ditugun mendi paisaiez gain herri bitxi asko ere bisitatuko dugulako, baina fisikoki zein mentalki oso ondo prestauta eta sasoi onean joan behar da trekin honetara.

Bidaia Katmandun hasiko dugu, eta hortik bailara osoa bisitatu ahal izango dugu. Hiriburutik Bhradapureraino hegan egingo dugu eta orduan, ibilgailuz dagoeneko, Sekhathumera abiatuko gara. Hemendik jada hasiko gara 15 egunetako ibilaldia.

Trekinaren zehar herritxo bakoitzeko oinarrizko lolekuetan lo egingo dugu eta zamalariek eramango dituzte gure ekipaiak. Trekinean pentsio osoan izango gara. Banoako gidari batek lagunduko gaitu bidaia osoan zehar.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Nepalera sartzeko bisatua.
    - Aireportu- hotel- aireportuaren arteko joan- etorriak.
    - Katmandu- Bhadrapur- Katmandu barruko hegaldia.
    - Bhadrapur- Taplejung- Bhadrapur tarterako garraio pribatua.
    - Turista- mailako hotelak, birentzako geletan eta bainugelarekin Katmandun (gosaria barne).
    - Ilamen eta Taplejungen ostatu xumea, gosaria barne (3 gau).
    - Trekineko egunetan oinarrizko lodgetan lo egingo dugu, pentsio osoan (15 gau).
    - Zamalariek norberaren ekipaia eramateko.
    - Trekineko baimena.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    -  Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Irango bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak eta edariak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 25 egun

Trekk-egunak: 15

Trekking-maila: 3

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: aza. 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Madrilera eta Bilbora itzulera biharamunean izango da eta Istanbulen gaua pasako dute.

Prezioa : 3.740 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kanchenjungako Trekkinga
Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT