Foto Gokyo   eta Everesteko   beheko   kanpamenturainoko   trekkinga Nepal

Gokyo
eta Everesteko
beheko
kanpamenturainoko
trekkinga
Nepal

Gokyo
eta Everesteko
beheko
kanpamenturainoko
trekkinga
Nepal

Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkingak Nepalgo eta Himalaiako tokirik enblematikoenetako batera garamatza. Gailur handiek eskaintzen dizkiguten espazio zabalak gustuko dituztenentzat "ia nahitaezko" bilakatu den ibilbidea dugu hau.

Sagarmatharen oinetan bizi dira sherpak, eta ibilbide honek sherpen herrialdeak eskaintzen dizkigun paisaiez gain, bertan bizi direnen egunerokoa ezagutzeko aukera ematen digu.

Katmandutik Lukla herrira hegazkinez, sherpen lurraldera. Hemendik Sagarmathako Parke Nazionala zeharkatzen duen ibilbide zirkularra egitea proposatzen dizugu. Bi astetik gora 8.000 metroko gailurren arten, glaziarren artean eta ikuspegi zoragarrien artean: Lothse, Nuptse, Cho Oyu… eta Everest. Eta horiekin batera beste gailur batzuk, "txikiagoak” baina handiak bezain ikusgarriak: Pumori, Ama Dablan...

Zenbait datu interesgarri

Trekking honetan batez beste 4.000 metroko altueran ibiliko gara, baina 5.000 m-tik gorako garaierako mendi-leporen bat ere zeharkatuko dugu, Cho La esaterako. Bidean Gokio Ri edo Kala Patthar talaietatik (5.500 m inguru) Everest eta inguruko gailurrak ikusteko aukera. Trekkingak ez du zailtasun tekniko handirik, baina nahitaezkoa da fisikoki ondo egotea eta garaieraren arriskua kontuan hartzea. Mendiko aterpetxe eta lodgeetan egingo dugu lo, gehienak erosotasun-maila dezentekoak, batez ere non dauden kontuan hartuta. 

Trek hau gogorra da, bai fisikoki, baita psikologikoki ere, beraz ongi prestatua etorri beharra dago. Ibilbide osoan Banoako gidari bat izango dugu gurekin.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barruko hegaldia: Katmandu- Lukla- Katmandu.
    - Nepalen sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Katmandun, hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Trekkingak iraun bitartean, ostatua lodgeetan.
    - Trekkingean, norberaren ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
    - Trekkingerako baimenak eta Sagarmatha Parke Nazionaleko sarrera.
    - Bidaia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Janariak eta edariak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 16

Trekking-maila: 2

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 2an.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik egon daitezkeen irteerak eta Bilborako itzulerak.

Prezioa : 2.190 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Gokyo eta Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkinga
Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT