Himalaiara hurbiltzeko oinezko ibilbideen artean errazenetako bat da Gosainkund lakuko trekkinga. Katmandutik iparraldera dagoen eta Tibetekin mugakide den eskualde hau Lantang Parke Nazionalaren barruan dago. Parkea 1976an sortu zen, Nepalgo lehendabizikoa, hain zuzen ere.
Elezaharrak dioenez, Shivak sortu zituen bertako lakuak eta erromesaldiko toki sakratuak dira hinduista nahiz budistentzat. Zortzi egunez errododendro basoetan barrena ibiliko gara, tamang etniaren herrixkak bisitatuko ditugu eta Laurebina (4.600 m) izeneko mendixkako tontorreraino iristeko asmoa dugu. Etapa batzuetan Langtang Lirung edo Ganesh Himal gailurrak ikusi ahal izango ditugu bidetik, biak zazpi mila metrotik gorakoak.
Katmandurainoko hegaldia-Dunche–Shin Gompa–Gosainkund lakua–Laurebina pass–Ghopte–Tharepani– Kutumsang–Chiso Pani–Borlang Bhanjyang–Sundarijal–Katmandú.
Bidean zeharkatzen ditugun herrixketako lodgeetan (aterpetxeetan) egingo dugu lo, Nepalgo herrixken egunerokotasuna gertutik ezagutu ahal izateko. Egunero 6 bat orduko ibilbidea egin beharko dugu. Bidearen amaieran betiereko Katmandu ezagutuko dugu.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Nepalen sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Garraio pribatua: Katmandu- Dhunche eta Sundarijal- Katmandu.
- Katmandun, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
- Trekkingak iraun bitarteko ostatu- gastuak, lodgeetan.
- Trekkingak iraun bitartean, ekipaje pertsonala eramateko zamaketariak.
- Trekkingerako baimena.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak
Trekk-egunak: 8
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.490 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.