Foto Indiako iparraldea Rajastan, Kajuraho eta Ganges

Indiako iparraldea
Rajastan, Kajuraho eta Ganges

Indiako iparraldea
Rajastan, Kajuraho eta Ganges

Rajastango Tar basamortua eta Ganges, hinduismoaren ibai sakratua, Benares hiri sainduaren ertzean, dira, besteak beste, kontrastez beteriko India erakusten digun bidaia honen ardatz nagusia: islama eta hinduismoa, Delhi zaharra eta berria, zalaparta eta lasaitasuna. Oporren egun kopuruari egokitutako beste ibilbide bat proposatzen dizugu. Hiru astez, presarik gabe baina aldez aurretik zehaztutako ibilbideari jarraituta, Indiako iparraldeko herriak, ohiturak, pertsonak, kulturak...

Interesguneak

• Udaipur, Jodpur, Gwalior eta Jaisalmer hirietako jauregiak eta gotorlekuak • Pushkar, Brahmari otoitz egiteko toki nagusia • Taj Mahalen magia • Benares edo Varanasi: erromes-toki nagusia • Kajurahoko tenplu hinduistak • Orcha, Erdi Aroko hiria • Delhi zaharra.

Ibilbidea

Delhirainoko hegaldia– Jaipur–Amber–Udaipur– Jodhpur–Jaisalmer–Jodhpur –Pushkar–Fathepur Sikri– Agra–Gwalior–Orcha–Kajuraho–Benares–Delhi.

Zenbait datu interesgarri

Autobusean ibiliko gara (airea girotzeko teknologiarekin). Delhi-Jodhpur eta Khajuraho-Benares tarteak egiteko trena (litera edo ohatzeekin eta airea girotzeko teknologiarekin) hartuko du. Benares-Delhi, hegazkinez. Hotel erosoetan egingo dugu lo. Montzoi garaia izango da: klima beroa, euritsua, hezea; Rajastan aldean, lehorragoa. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • British Airways konpainiaren Delhirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldia: Benares- Delhi. Indian sartzeko bisatua. Aireportu edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak. Taldearentzako ibilgailu pribatua (aire- girogailuarekin) ibilbide guztian. Trena (aulkia eta aire- girogailua): Delhi- Jaipur. Trena (litera eta aire- girogailua): Khajuraho- Benares. Turista motako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Aireportuko tasak. Eskupekoak, eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak zerbitzu guztiak

Taldea: 6 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 3an.

Prezioa : 2.250 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indiako iparraldea
Rajastan, Kajuraho eta Ganges
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT