Foto Atlaseko trekkinga,  Jebel Sahgro Maroko

Atlaseko trekkinga,
Jebel Sahgro
Maroko

Atlaseko trekkinga,
Jebel Sahgro
Maroko

Goiko Atlasa, hortxe bertan, eta aldi berean hain aparte. Oinez egiteko tokirik aproposena. Paraje ikusgarriak, pezoz edo adobez egindako etxeetako herrixkak, paisaiarekin bat egiten dutenak, eta arroila eta haitzarte artean mendia behera egiten duten ibai arinak. Bertan bizi da berbere herria, berezko kulturari eta nortasunari ondoen heldu dien herria. Eta dena magia eta lilura artean. Atlasen zabaltasuna kontuan hartuta, hauta beharra dago, eta oraingoan Jebel Sahgro eskualdera hurbilduko gara. Mendikatearen hegoekialdean, Sahararekiko mugan, dagoen eskualde horrek aparteko klima-baldintzak izaten ditu urteko sasoi honetan ohiko ibilbideetatik kanpo dauden paisaia eta herrixka ikusgarriak bisitatu ahal izateko.

Ibilbidea

Marrakexerainolo hegaldia –Ait Hadoun –Anou n'El-Marss –Tagmout –Tajalachet –Imi n'Inghissi –Berkou –Tissgdal –Tgdilt –Marrakex.

Zenbait datu interesgarri

Bertako mandazain talde batek lagunduko digu gauzak garraiatzen. Mandoen gainean janariak, sukaldeko gaiak… beharrezko azpiegitura guztia eramango dugu. Zazpi eguneko trekkinga egingo dugu, Jebel Sahgroko haranetan zehar oinez egiten, tartean hainbat herrixka bisitatuz. Marrakexen hotelean egingo dugu lo, trekingean, berriz, kanping-dendetan eta etxeren batean, tartekatuta. Trekkingak iraun bitartean janari guztiak daude sartuta prezioaren barruan eta Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilbide guztian.

Prezioaren Barruan

  • - Marrakexerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Marrakexeko turista mailako hotela (lo egitea eta gosaria).
    - Trekkingaren hasiera eta amaierako tokietarainoko joan- etorriak.
    - Kanpalekuko 5 gauak, kanpatzeko material guztia barne (lozakua izan ezik).
    -  2 gau ostatuan. Bat trekkinaren hasieran eta bestea bukaeran.
    - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa. 
    - Trekkingak iraun bitartean, sukaldeko material guztia eta norberaren ekipaia eta taldearena garraiatzeko mandoak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Mendiko berbere gidaria.
    - BANOAko gidaria. 

Preziotik Kanpo

  • - Trekkingaren hasiera eta amaierako tokietarainoko joan- etorrietako otorduak. 
    - Marrakexeko otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 6

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.230 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Atlaseko trekkinga, Jebel Sahgro
Maroko
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT