Himalaiako hesi erraldoia Butango iparraldearen eta Tibeten arteko muga natural eta zeharkaezina da, funtzio hori ere betetzen baitu, besteak beste. Hegoaldean, Indiarekiko eginkizun bera betetzen duten baso handiak eta oihan itxiak topatuko ditugu. Hainbat eta hainbat urtez herrialdea bisitatzeko zegoen debekuak ere bertako paisaiei eta kulturari gaur arte irauten lagundu diete. Gaur egun, Batan bisitatzeko dagoen “hesia” beste maila batekoa da: ekonomia-mailakoa, kontserbazioa diru truke. Baina gai horren inguruko eztabaida luzea litzateke.
Jhomolaryko trekkingak bisitari gutxi jaso ohi dituen Himalaiako bazter zoragarri hau eta Butango landa-giroko alderik ederrena ezagutzeko aukera ematen digu.
Hegoaldeko lurgaineko mugatik, Phuentsoling hiritik, sartuko gara Butanen. Horrela Haa izeneko bailaran sartuko gara, eta bertan egun oso bat emango dugu, oinez, eskualde zoragarri hau bisitatzen. Ondoren, Parora joko dugu, “Tigrearen Habia” izeneko monasterioa bisitatzeko. Eta Parotik kilometro gutxira, Jhomolary eskualdean zeharreko oinezko ibilbidea hasiko dugu: baso itxiak, laborantzako terrazak, mendi-larreak, jaken bazkalekuak...
Paro Chhu ibaiaren ubideari jarraituz ibiliko gara, oinez, eta egun batzuk zeregin horretan ibili eta gero 4.890 m-ko maila duen Bontela pasagunea igo eta zeharkatu beharko dugu. Gure indarrak neurtzeko aukera paregabea. Eta denbora guztian Jhomolary gailurra begira dugula, 7.314 metro izan arren ere, gure artean guztiz ezezaguna den Himalaiako gailur ikusgarria. Bederatzi eguneko oinezko ibilbidea (8 gau kanpatuta lo eginez) egin eta gero, Thimpu hiriburuaren kanpoko aldera iritsiko gara.
- Delhirainoko hegaldia, joan- etorria.
- Barruko 2 hegaldi: Delhi- Bagdogra- Delhi.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Butanen sartzeko bisatua.
- Indian birritan sartzeko bisatua.
- Autobus pribatu txikiko garraioa, ibilbide guztirako.
- Turista- mailako hoteletako ostatua Delhi, Puensolsoling, Paro eta Thimpu hirietan (6 gau).
- Haa haranean, etxe tradizionaleko ostatua (2 gau).
- Butango egonaldiko pentsio osoa.
- Mandoak eta zamaketariak bidaiarien ekipaje pertsonala eta taldearen materiala garraiatzeko trekkingak dirauen bitartean.
- 8 gau (kanpatuta lo eginez) trekkinga egiteko azpiegitura osoarekin: sukaldaritzako tresneria, sukaldaria, laguntzailea, aulkiak, mahaiak, birentzako dendak, jantoki- denda, esterillak edo esterak, erregaia... (lozakua izan ezik).
- Trekkingerako eta kanpatzeko baimena.
- Fitxa teknikoan aipatutako monumentuetarako sarrerak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Butanen, bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 10
Trekking-maila: 2
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD, eta BCNtik, urr. 1ean.
Prezioa : 4.310 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.