Foto Errege Mendikatea,   Zeharkaldi handia  Bolivia

Errege Mendikatea,
Zeharkaldi handia
Bolivia

Errege Mendikatea,
Zeharkaldi handia
Bolivia

Andeetako mendikate handian badago “Errege Mendikatea” izeneko mendikate interesgarri bat, berezia eta aldi berean sarri aipatu ohi ez dena. 180 kilometroko luzera du eta sei mila metrotik gorako hainbat gailur. Bihurgune, bide estu eta arroila ugari dituen harkaitz, izotz eta elurrezko mendikate honek garrantzia handia du bere ibai eta glaziarrek ur ugari isurtzen dizkiotelako Amazonas ibaiari. Eta mendikatearen oinetan dagoen Titikaka lakuarekin batera, aimara herriaren mitologian toki berezia du.
    Trekking honetan zeharkaldi handi bat egitea proposatzen dizugu, mendikate horretako biderik ikusgarrienen eta bisitari-kopururik gutxieneko gailurren artean doana. Trekkinga hasi aurretik, egun batzuk Titikaka lakuko uharte txikietan barrena emango ditugu garaiera egokitzen hasteko. Trekking gogorra da, teknikoki ez du zailtasun handirik, baina fisikoki sasoiz egotea eskatzen du.

Prezioaren Barruan

  • - La Pazerainoko  joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Titikaka lakuko joan- etorrietako lantxa pribatuko garraioa.
    - Trekkingaren hasierarainoko eta amaitu eta La Pazera itzultzeko garraio pribatua.
    - La Paz,  Santa Cruz eta Soratan turista mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Yumanin, ostatua etxe partikularretan (lo egitea eta gosaria).
    - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
    - Trekkingerako baimena.
    - Ekipajea garraiatzeko mandoak.
    - Sukaldaritzako eta kanpatzeko material guztia (aulkiak, mahaiak, dendak…) (lozakua eta horren azpikoa izan ezik).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Trekkingetik kanpoko otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 0 egun

Trekk-egunak: 13

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an.

Prezioa : 3.080€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Errege Mendikatea, Zeharkaldi handia
Bolivia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT