Foto Atlaseko trekkinga, Jebel Sahgro Maroko

Atlaseko trekkinga, Jebel Sahgro Maroko

Goiko Atlasa, hortxe bertan, eta aldi berean hain aparte. Oinez ibiltzeko tokirik aproposena. Paraje ikusgarriak, pezoz edo adobez egindako etxeetako herrixkak, paisaiarekin bat egiten dutenak, eta arroila eta haitzarte artean mendia behera egiten duten ibai arinak. Bertan bizi da berbere herria, berezko kulturari eta nortasunari ondoen heldu dien herria, Eta dena magia eta lilura artean. Atlasen zabaltasuna kontuan hartuta, hauta beharra dago, eta oraingoan Jebel Sahgro eskualdera hurbilduko gara. Mendikatearen hegoekialdean, Sahararekiko mugan, dagoen eskualde horrek aparteko klima-baldintzak izaten ditu urteko sasoi honetan ohiko ibilbideetatik kanpo dauden paisaia eta herrixka ikusgarriak bisitatu ahal izateko.

Bertako mandazain talde batek lagunduko digu gauzak garraiatzen. Mandoen gainean janariak, sukaldeko gaiak… beharrezko azpiegitura guztia eramango dugu. Zortzi eguneko trekkinga egingo dugu, Jebel Sahgroko haranetan zehar oinez egiten, tartean hainbat herrixka bisitatuz. Marrakexen hotelean egingo dugu lo, trekingean, berriz, kanping-dendetan eta etxeren batean, tartekatuta. Trekkingak iraun bitartean janari guztiak prezioaren barruan sartuta daude eta Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilbide guztian.

Prezioaren Barruan:

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Casablancaraino, itzulera Marrakexetik.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Trekkingaren hasiera eta amaierako tokietarainoko joan-etorriak.
  • - Kanpalekuko 8 gauak, kanpatzeko material guztia barne (lozakua izan ezik).
  • - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
  • - Sukaldeko material guztia eta materiala garraiatzeko mandoak.
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Mendiko gidari berberea.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Trekkingaren hasiera eta amaierako tokietarainoko joan-etorrietako otorduak.
  • - Marrakexeko otorduak.
  • - Edariak eta apartekoak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Atlaseko trekkinga, Jebel Sahgro
Maroko

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
martxoaren 31tik apirilaren 9ra.

Trekk-egunak: 6

Taldea:
6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa: 1.010 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea