Foto Altai mendietan barrena oinez Mongolia

Altai mendietan barrena oinez Mongolia

Altai mendiak, edonondik urruti. Txina, Errusia, Kazakhstan eta Mongoliako mugen artean kokatuta, bertara iristea ez da erraza, edonondik abiatuta ere.

Espazio zabalzabalak eta mendiak, gutxiengo etniko ugariren bizileku: tuva, torgud edo dorvot etniena, esaterako, oraindik ere bizimodu erdinomadari eusten diotenak. Ibilbidean horietako batzuk bisitatzeko aukera izango dugu.

Denbora eta planeta bera geldituta daudela ematen duen inguru honetan bidaiatzeko erarik egokiena eta bakarrenetakoa, oinez egitea da.

Hamaika egunez Altai deritzon eskualdeko paisaia ikusgarrien artean oinez egiteko aukera paregabea: lakuak, pinudiak, glaziarrak, mendiak, horietako batzuk mendikateko altuenak... edertasuna nonahi. Trekking honek ez du zailtasun teknikorik, baina garrantzitsua da fisikoki ondo egotea, egunero sei bat orduko ibilbidea egin beharko dugu eta.

Trekkinga egiteko hain urruti dagoen toki honetaraino joateak, besterik gabe ere, aparteko maila ematen dio bidaia honi. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan:

  • - Ulan Batorrerainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Barruko hegaldiak: Ulan Bator-Ulaangom eta Olgiy-Ulan Bator.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Mongolian sartzeko bisatua.
  • - Altai eskualdean sartzeko baimena.
  • - Ulan Bator eta Ulaangom hirietan: turista motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
  • - Hovden, gau batez kanpalekuan egingo dugu lo, yurtetan.
  • - Olgiyn, gau bat oinarrizko hotel batean (lo egitea eta gosaria).
  • - Garraio pribatua trekkingaren hasieraraino eta amaieratik.
  • - Ulaagon-Olgiy tarterako ibilgailu pribatuetako garraioa.
  • - Norberaren ekipajea eta trekkinga egiteko beharrezko gai guztiak garraiatzeko mandoak.
  • - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
  • - Sukaldaritzako eta kanpatzeko material guztia (aulkiak, mahaiak, dendak…, lozakua izan ezik).
  • - Bidaia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Trekkingetik kanpoko otorduak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Altai mendietan barrena oinez
Mongolia

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
23 egun.

Trekk-egunak: 11

Taldea:
6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1 ean.

Prezioa: 3.400 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea